Goazen Bilbao udal-taldeak Juan Mari Aburto Bilboko alkateari eskatu dio Espainiako Futbol Federazioaren presidentea den Angel Maria Villarri Bilboko Ospetsuaren titulua kentzea.
Villar antikorrupzio operazio batean atxilo eraman zuten eta kasua daraman epaileak kartzelan sartzeko agindua eman zuen. 2011n Udalak tituluarekin omendu zuen Villar.
EH Bildu
Bilboko EH Bilduk Angel Maria Villarren atxiloketaren ostean, berriz eskatu zuen Bilbotar Ospetsuaren aukeraketa sistema berraztertzea bere webgunean argitaratutako ohar baten bidez. Koalizioak hiritarrek bozkatu beharreko titulua dela adierazi du.