Bilboko Udalak eta Biscaytik Fundazioak bat egin dute teknologia berrien erabilera sustatzeko

uriola.eus 2017ko uzt. 26a, 09:23

Lankidetza-hitzarmena sinatu dute teknologia berrien erabilera sustatzeko eta administrazioa herritarrei gehiago hurbiltzeko. Bilboko Udalak aplikazio berriak erabili ahal izango ditu eta Biscaytik Fundazioak herritarrekiko esperientzietan eman diren aurrerakuntzak ezagutu. 

Bilboko Udalak eta Biscaytik Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Udala Biscaytik proiektura batzeko. Hitzarmen honek, administrazioa herritarrei hurbiltzeko teknologia berriak ezartzeko eta erabiltzeko aurrera pausoa izan nahi du.

Biscaytik sarera batzean, alde biek aukeren trukea egin ahal izango dute. Udalari dagokionez, proiekturik modernoenetan egunean egon eta aplikazio berriak erabili ahal izango ditu; Biscaytik Fundazioak, ordea, Bilbon herritarrekiko esperientzietan eman diren aurrerakuntzak ezagutu ahal izango ditu bertatik bertara, horrela Bizkaiko beste udalerri handi batzuetara esportatu ahal izateko.

Biscaytik Fundazioa

Biscaytik Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako foru fundazio publikoa da. Bere xede nagusiak herritarrekiko arretarekin zerikusia duten kudeaketa-praktiketan eta teknologietan ezagutza bultzatzeko dagokion jarduerak sustatzea komunikazio-teknologien bidez, horrela herritarrak administraziora online hurbiltzea bultzatzeko.