Formula Student Bizkaia taldeko monoplazak 4 sari irabazi ditu Silverestoneko txapelketan

uriola.eus 2017ko uzt. 26a, 08:36

Bilboko Ingenieritza Eskolako ikasleek garatutako Formula 1 ibilgailuak business case-eko lehenengo saria eskuratu du, bigarren saria azelerazioan, 5. saria diseinuan, ibilgailu elektriko onena izateagatik lortutako sariaz gain. Ibilgailuak 19. tokia eskuratu zuen asteburuko lasterketan, orain arte lortutako marka onena.

Formula Student Bizkaia taldea osatzen duen Bilboko Ingenieritza Eskolako 40 ikaslek diseinatu eta garatutako ibilgailua hainbat finaletara heldu da lehenengo aldiz. Lau sari irabazi ditu asteburuan Erresuma Batuan egindako Formula 1 lasterketan, 19. postua eskuratuz.

Etorkizuneko ingeniariak garatutako ibilgailua 24 herrialdetako 2.000 ikaslek garatutako 118 ibilgailuen aurka lehiatu da eta bere nagusitasuna erakutsi du: ibilgailu elektrikoari saria eman diote, Business case proban lehenengo tokia eskuratu du, merkataritza-proeikzio handiena duen prototipoa bilakatuz; bigarren saria azelerazioan, 4,229 segunduko marka eskuratzeagatik, eta bosgarren saria diseinuan.

Formula Student Bizkaiak Businees case saria irabazten duen bigarren aldia da, 2013. urtean eskuratu zuzen jada, baina aurten lehenengo saria eskuratu du, Silverstone unibertsitate lehiaketa ospatzen denetik epaileek emandako puntuazio altuena lortuz. “Aspektu guztietan esperientzia ikaragarria izan da eta oso sentsazio onarekin bueltatzen gara, gure hurrengo lasterketan Montmelon emaitza hobeagoak lortu nahi ditugu”, nabarmentzen du Asier Zubizarretak, Formula Student Bizkaiko irakasleak eta tutoreak eta 6 urte eman dituenak nazioarteko txapelketa hauetara mugitzen.

Hamar urte zirkuitoan

Formula Student Bizkaiak 2017. urtean bere aurreikuspenak bete ditu, aurten 10 urte betez. 10 urte hauetan ikasle ugarik  lehiatzeko gai den prototipo bat garatu dute, benetako merkataritza egoeratan, udetan Silverstone zirkuitura bidaiatuz bertan lehiatzeko. Proba guztiak gainditu ostean, FSB Bizkaia 2017 monoplaza elektrikoak 19. tokia eskuratu zuen igandean, posturik onena taldearen historian. Ibilgailuak hutsegite elektriko bat izan zuen eta 22 bueltatik 5 baino ez zituen eman. Prototipoak aurkezten dituen berrikuntzek Formula Student proiektuarentzat emaitz onak aurreikusten zituen, asteburu honetan  Silverstone-n bete direnak. Garaipen ikaragarria, kontuan hartuz partehartzen duen jende kopurua eta beste unibertsitateek erakusten duten maila altua, gainera ezin dugu ahaztu eurek daukaten aurrekontuak handiagoak direla, askotan milioi batera ailegatzen dena, eta goi mailako auto marken babesa lortzen dutela.

Zirkuitu britainiarretik igaro izan ondoren, Bilboko Ingeniaritza Eskolako taldea Bartzelonara joango da, abuztuaren 17tik 23ra zazpigarren aldiz aritzeko Formula Student Spain proban, oraingo honetan 10 herrialdetako 66 talderekin (1.000 ikasle).

[2017-07-17] Bilboko Ingenieritza Eskolako ikasleek garatutako monoplaza Silverstonen lehiatuko da