Arrakastaz itxi dute Udako Liburutegiak programa. Aurten adin guztietako 7.845 pertsona bildu ditu guztira, Gernika Lorategian, Miribillan; Elorrieta Parkean eta Azoka Parkean, Zorrotzan, antolatutako liburu, prentsa, jolas eta animazio-jardueren hiru terrazetan. 3.265 helduek eta 4.580 neska-mutilek guztira 1.612 liburu irakurri edo kontsultatu dituzte udako liburutegietan, eta 158 liburu maileguan hartu dituzte etxean erabiltzeko.
Liburuekin eta irakurzaletasunarekin bat egiteko aukerak zabaltzea da, Bilboko Udal Liburutegi Sareak igerilekuetan antolatu ohi dituen liburutegien osagarri gisa bultzatutako ekimen honen helburua. Horretarako, udal sareko liburutegiek eskaintzen dituzten ohiko zerbitzuez gain, Udalp Liburutegien erabiltzaileek liburuak, aldizkariak eta eguneroko prentsa irakurri ahal izan dute además de los servicios habituales que se ofrecen en las bibliotecas de la red municipal, haurrei zuzendutako jolas, tailer eta irakurzaletasunean trebatzeko jarduerekin batera.
Txurdinaga eta Errekalderen txanda
Uztailaren 15etik abuztuaren 15era bitartean, igerilekuek hartu dute terrazen lekua, eta jarduera Txurdinagako eta Errekaldeko igerilekuetara eraman da, eguzkia hartzeko eta bainatzeko dauden lekuetara. Kasu honetan, aire libreko liburutegien ordutegia jarraitua izango da, 11:30etik 19:30era, egunero, abuztuaren 15era arte. Liburuen mailegu zerbitzua ere erabili ahal izango da.