Mercabilbao merkaturatutako 131.238 tonara heldu da urteko lehenengo seihilekoan

uriola.eus 2017ko uzt. 27a, 11:58

Guztien artetik 117.749 Tm, frutak eta ortuariak izan dira, eta 13.489 Tm, arraina. Madaria eta melokotoia bilakatu dira produktu izarrak ekitaldiaren erdialde honetan, merkaturatutako 3.489 eta 3.283 Tm-rekin. Arrantzaldiaren erdian, hegaluzeak 263 Tm-ko merkaturatzea lortu du.

Mercabilbao sozietate publikoak ekitaldiaren erdialdearen balantze positiboa egin du, merkaturatutako 131.238 tonarekin 2017ko urtarriletik ekainera bitartean. Guztien artetik 117.749 Tm, frutak eta ortuariak izan dira, eta 13.489 Tm, arraina, horiek baitira Bizkaiko Basauriko udalerrian dagoen iparraldeko Elikagai Unitatea osatzen duten hiru merkatu nagusiak. Bizkaiko elikagai industria galkorraren motor ekonomikoaren arduradunak zoriontsu agertu dira “despentsa” handi horrek erakusten dituen zifrengatik eta gorako joerarengatik. Izan ere, Mercabilbaok merkaturatutako 248.863 tonako datu historikoarekin itxi zuen 2016. urtea.

Sektoreka, frutena eta ortuariena da, oraindik ere, salmenta bolumen handiena eragiten duena, aurtengo urtarriletik ekainera bitartean 117.749 tona merkaturatu baititu. Azpimarragarria da madaria eta melokotoia bilakatu direla produktu izarrak ekitaldiaren erdialde honetan, merkaturatutako 3.489 eta 3.283 Tm-rekin, hurrenez hurren. Horien ondoren, oso gertu, gerezia, 2.579 Tm-rekin, eta nektarina, 2.366 Tm-rekin. Meloia (1.630 Tm), arbeletxekoa (1.527 Tm), angurria (1.276 Tm), paraguaioa (1.129 Tm), okarana (569 Tm), mahatsa (511 Tm) eta uztapikua (64 Tm), azken hori aurrekoetatik oso urrun, dira arrakasta gehien duten frutak.

Arrainaren sektoreari dagokionez, aipatutako epealdian 13.489 tona merkaturatu dira. Azpimarratzekoak dira hegaluzearen salmenta datuak, arrantzaldiaren erdian 263 tona lortu baititu. Legatza (1.171 Tm), antxoa (1.081 Tm) eta txitxarroa (1.044 Tm) dira gehien saldu diren arrainak, eta horien ondoren antxeta (918 Tm), komatula (589 Tm) eta izokina (528 Tm) datoz, eta gero garrantzi gutxiagoko hainbat arrain, baina garrantzi gutxiago kopuruari dagokionez, ez zaporeari dagokionez, sardina, merlenka, berdela edo itsas zapoa, besteak beste.