Gaur Udaletik bidalitako prentsa-ohar baten bidez, EAJ, EH Bildu eta Goazen udal taldeek "erabateko desadostasuna" adierazi dute, urriaren 15ean Altsasuako taberna batean gertatutakoaren ondorioz, Fiskalak zazpi gaztei eskatutako 50 urteko espetxealdi-zigorragatik eta beste auziperatuarentzat eskatutako hamabi urte eta erdiko espetxealdi-zigorra mehatxu terrorismo-delituagatik.
Taldeek uste dute auzia "neurrigabekeria eta bidegabekeria onartezinera" heldu dela. Horregatik, Bilboko Udaleko alderdi hauek "konpromiso irmoa" adierazi dute "elkarbizitzarekiko, justiziarekiko eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuarekiko, zuzenbidezko estatu demokratiko baten berezko printzipioak direlako; eta adierazten dute kasu honi ezarri zaion neurrigabekeria normaltasun eta elkarbizitza demokratikoen aurkakoa dela".
Halaber, bat egiten dute Nafarroako Probintzia Auzitegiak gertaeren inguruan "terrorismo zantzurik ez dagoela" esanez azaldu dituen arrazoiekin, eta zentzu berean berresten dute Altsasun joan den urriaren 15ean gertatutako "egitateak izapidetzeko eta epaitzeko eskuduntzek Iruñeko epaitegiaren ardurapean egon beharko luketela".