Gaur goizean aurkeztu dute Helmugak-Eusport proiektu solidarioa Rekalde aretoan egindako agerraldian. Bertan izan dira Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria Lorea Bilbao, Athletickeko jokalari ohia eta Helmugak-Eusporten ordezkaria Koikili Lertxundi, La Otra Mirada euskal GKEaren ordezkaria Marisa Parejo eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kooperazio Zuzendaritzako ordezkaria Maria de Jarro.
Helmuga-Eusport ekimenak hiru helburu nagusi ditu: kirola, euskara eta elkartasuna sustatzea Mongolian, Mexikon eta Kanadan egingo diren BTT lehiaketetan. Herrialde bakoitzean bere ekarpen solidarioa egingo dute, lekuan lekuko beharretara egokituta laguntza eskainiz. Halaber, lasterketa bakoitza baliotuko da La Otra Mirada GKE diru bidezko laguntza emateko, euren proiektu solidarioak finantzatzen jarrai dezaten.
Bilbaok eskerrak eman die proiektuaren protagonista izango diren kirolariei eta ekimenak "zer nolako gizartea nahi dugun ondo islatzen duela" adierazi du, "kirolaria, euskalduna eta solidarioa", hain justu.
Koikili Lertxundik Mongoliako lasterketan parte hartuko du Ander eta Beñatekin batera. Athletickeko futbolari ohiak aditzera eman duenez, berarentzat "oso proiektu estretegikoa da, BTT lasterketa korritzera goazelako baina horren bitartez beste jende batzueri laguntzera goazelako". Euskararen txantxangorriaren ikurra haien "bidaietako laguna" izango dela azpimarratu du, hura lehiaketa guztietara eramango baitute.
Bizkaiko Foru Aldundiako ordezkaria Maria de Jarrok gogorarazi du "Naziarteko kooperazio elkarteak ezezik, gainontzekoek ere elkartasun ekintzak egin beharko lituzketeela", batez ere administrazio publikoek.
Abuzturaen 17tik 18ra lehenengo lehiaketa izango da Mongolian. Haatik, hiru kirolariak lehenago bertaratuko dira La Otra Miradako kideren batekin, bertako errealitatea ezagutarazteko. La Otra Mirada lortutako diruaren onuradun izango da gaur egun dituen bi proiektuak finantzatu ahal izateko.
La Otra Mirada
La Otra mirada GKEk bi proiektu ditu gaur egun, bat Mongolian eta beste bat Senegalen. Mongoliakoan 2011tik lan egiten dihardute. Parejok azaldu duenez, eguneko zentroa da, lehen ospitale bat zena baina azken urteetan eraberritu dute. Horri, bigarren solairu bat gehitu diote eta arazoak dituzten umeak bertan zaintzen dituzte. "Ahal dugun heinean onena ematen diegu". Goiko solairua eraikitzen amaitzen ari direla jakinarazi du. Umeei bizi kalitatea bermatzeko beharrezko dituzten medizinak, material ortopedikoa eta beste asko lortzen saiatzen dira.
Senegalen, ordea, edateko ura duen putzutik bi kilometrora dagoen herri batera ura kanalizatu dute, egun, herriko eskolara helduaraziz. "Oso esker oneko jendea da, egunero eskerrak emateko idazten digute" aitortu du Parejok. Hala ere, hori ez da izan Senegalen egindako proiektu bakarra, Belingaratik oso hurbil dagen herritxoan argi-indarrik ez zuen eskola batean eguzki-panelak ipini dituzte, ilundu ondoren eskolak ematen jarratu ahal izateko. Gainera, hurbil dauden beste bi herrietara ere argi-indarrarekin hornitu dute eta urtero materiala bidaltzen diete: sanitarioa, eskolarako, emakumeen ortuentzako eta abar.
Lehiaketak eta parte hartzaileak
Mongolia Bike challenge abuztuak 17-18 izango da, Mexikoko Titan Tropic abenduan, eta Kanadako BC Bike Canadak 2018ko uztailean bide izango du. Horietan, hurrengo euskaldunek hartuko dute parte: Txomin Arana, Zigor Iturrieta, Beñat Ormaetxea, Koikili Lertxundi, Lur Uribarren, Xabat Agirre, Ander Txakartegi eta Amias Amias. Mongoliako lasterketan Ander, Koikili eta Beñatek pparte hartuko dute.