Norwegianek Bilbo-Bartzelona aire-bidea eskaintzeari etengo dio urrian

uriola.eus 2017ko abu. 31a, 09:59

Udako denboraldiaren ostean kostu txikiko aireko konpainiak ezin izango die salneurri txikiei eutsi hegazkin-konpainien arteko lehiakortasunak etekinerako tartea asko jaistea ekarri duelako. Urtebete eta lau hilabete ondoren Bilbo-Bartzelona aire-bidea etengo du urriaren 28an.

Norwegian hegazkin-enpresa nordikoak Bilbo-Bartzelona aire-bidea eskaintzeari utziko dio urriaren 28an, udako denboraldia bukatutakoan.

Hegazkinen kostu baxuko enpresa iazko uztailaren 8an hasi zen Bilbon aipatutako hegaldiak eskaintzen Vuelingen enpresaren bidaiariak bereganatzeko asmoz, horrek monopolioa baitzuen ordura arte. Egun, eta urriaren 28ra arte, Norwegianek hiru hegaldi eskaintzen ditu Bartzelonara, baina Vuelingek, Norvegiako enpresa heldu eta bederatzira igo zuen eskaintza.

Norwegiaren etorrerak eragin handia izan du salneurrian, eta horrek etekinerako tartea asko jaistea ekarri du, horregatik amore eman du enpresak.

Billeteen salneurri baxuari esker, eta historian lehen aldiz, Bartzelonarako aire-bidea izan da bidaiari gehien mugitu dituena, Madrilerako hegaldiek baino gehiago.

Urritik aurrera, Vueling Bartzelonarako aire-bidea eskaintzen duen bakarra izango da berriro ere.