Formula Student Bizkaia taldea “oso pozik” bueltatu da etxera Formula Student Spain txapelketan, Bartzelona-Kataluniako (Montmelo) zirkuituan, 10 herrialdetako 66 talde unibertsitarioen aurka lehiatu ostean.
Bilboko Ingenieritza Eskolako 40 ikaslek garatu eta diseinatutako monoplaza taldeko espektatibak bete ditu, txapelketaren proba gogor guztiak gainditu ostean, sailkapen orokorrean 19. lekua lortuta.
Asteburu honetan Formula Student Spain lehiaketa lortutako emaitza onak talde bizkaitarrak Silverstone zirkuituan lortutako lorpenen ostean datoz, bertan bere markak gainditu zituen eta nagusitasuna erakutsi zuten, Ibilgailu Elektriko Onenaren GKN sari berezia lortu zuten, lehenengo saria Business Case proban (merkataritza proiekzio onena), bigarren saria Azelerazioan eta bosgarren saria Diseinu Onenean.
“Urte amaiera bikaina izan da”, nabarmentzen du Mikel Diezek, Bilboko Ingenieritza Eskolako Ingenieritza Mekanika departamentuko irakasleak eta Formula Student Bizkaia taldeko tutoreak, Bartzelonatik bueltan. “Lau urtez ez dugu proba nagusia bete, erresistentzia proba, eta aurten proba estatikoak zein dinamikoak gainditzea lortu dugu”, azaltzen du Diezek. “Diseinu ona eta ingenieria on bat izateaz gain, eraginkorra den ibilgailu bat egiteko gogoak genituen, fabrikazio sendo eta osagaien kontrol on batekin eta aurten lortu dugu”, gehitzen du.
FSB prototipoak sailkapen orokorrean 19. tokia eskuratu du, proba guztiak kontuan hartuz. Gainera, Bilboko Ingenieritza Eskola 40 ikaslek garatutako ibilgailu elektrikoak azkenengo proba gogorra amaitzea lortu zuen Bartzelona-Kataluniako zirkuituan, 12. lekua eskuratuz pasa den igandean, abuztuaren 27an, izandako lehiaketan.
Igandeko laskerketan parte ahal izateko, talde bizkaitarraren ibilgailuak azterketa tekniko guztiak gainditu zituen, ”proba guztietan top 15aren barnean kokatuz”, nabarmentzen du Diezek. Proba horiek gaindituta, ibilgailuak azelerazio eta skid-pad (zortziak egin) dinamikak egin zituen eta amaierako lasterketako irteera-postuak zehazteko buelta azkar batean lehiatu zen. FSB Bizkaia monoplazak 22 bueltak eman zituen, hasierako 11 bueltetan David Vazquez ikasleak gidatuta eta Gorka Martinezek amaierako beste 11 bueltetan.
Eskola bilbotarraren etorkizuneko ingeniarien ibilgailuak bere erresistentzia erakutsi zuen 22 kilometrotan, asistentziarik jaso gabe bete zuena, lehiaketaren arauek azpimarratzen duten bezala. Lasterketa amaitzea balentria izugarria da Montmelo zirkuituan abuztuan erregistratzen diren tenperatura altuak kontuan hartuz.
“Ez da batere erraza proba guztiak amaitu eta puntuatzea”, azaltzen du irakasleak. Bere aburuz, prototipoa amaitu duten azkartasunarekin izan da aurten arrakasta lortzeko gakoa. Formula Student Bizkaia taldeak urte honetarako zituen bi helburuak lortu ditu: Silverstone eta Bartzelona-Katalunia zirkuituko proba guztiak bete eta apirilerako prototipo amaituta egotea, horretarako, taldea birantolatu behar izan dute eta lan egiteko modua aldatu udako lehiaketak baino lehen prototipoa probatu ahal izateko, akats posibleak hautemateko eta konpontzeko. “Hau erabakigarria izan da eta datorren urterako epe berdinak mantentzea espero dugu apirilerako ibilgailua amaituta egoteko”, gehitzen du irakasleak, FSB taldeko tutoreak.