Bilbobusek eta tranbiak neguko ordutegiari ekingo diote gaur

uriola.eus 2017ko ira. 4a, 09:20

Gautik hasita ohiko ordutegia izango dute berriro Bilbobus zerbitzuko autobusek eta tranbiak, udan zenbait lineatan egindako aldaketen ostean. Ordutegia txikituko dute eta maiztasunak handitu. 

Gaurtik aurrera Bilbobusek eta tranbiak neguko ordutegia izango dute berriro udan zenbait lineatan egindako aldaketen ostean. Neguko ordutegiarekin, garraio publikoaren zerbitzu orduak txikituko dute eta maiztasunak handitu. 

Euskotrenek ere gaur ezarriko du berriro neguko ordutegia Bilboko tranbian eta Zamudioko Parke Teknologikora doan lanzaderan.

Gautxoriren lineek ohiko ordutegia izango dute, udan ez dute aldaketarik izan eta.

Ordutegi berriak

Neguko ordutegiak autobusen markesinetan daude eta BioBideko Bezeroarentzako Informazio Zerbitzuan (Poza Lizentziatuaren kalea, 6) kontsultatu daitezke. Bilboko Udalaren 010 informazio-zenbakira deituta eta Bilboko Udalaren web-gunean begiratuta ere jakin ahal izango dira ordutegiak.