Joan den uztailan argitaratu ziren Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzak txosten formatuan. Orain, uda ostean, emaitzak laburtuta, infografia animatu batean bildu ditu Soziolinguistika Klusterrak, edonon edonori azaltzeko moduan eskura jartzeko asmoz.
Bilbon azken hamabost urteotan behera egin du euskararen erabilerak 3.2 puntutik 2.5 puntutara. Datuak aztertuta, Bainonan zein Bilbon gaztelania eta frantsesa ez den beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen dira.
Bizkaian erabilera %8,8koa da, aurreko hamarkadan baino 1,8 puntu gutxiago.
Euskal herriko datuak
2016ko udazkenean burututako kale-neurketan euskararen erabilera %12,6koa izan da; gaztelaniaren erabilera %76,4koa, frantsesaren erabilera %8,3koa eta beste hizkuntzen erabilera %2,7koa. Beste hizkuntzen kale-erabilerak azken bost urteotan behera egin du, eta duela hamar urte jasotako erabilera- maila bera jaso du ikerketak. Hala, bosturteko honetan euskara, gaztelania eta frantsesa ez diren hizkuntzen erabilera %3,7tik %2,7ra igaro da.
Datu gehiago: www.soziolinguistika.eus/kaleneurketaeh