Irakurtzea eta istorioa pantailan irudikatzea biak bat

Mikel Uriguena Ruiz 2017ko ira. 7a, 08:54

Argazkia: Azkuna Zentroa
Beste arlotan eklektiko xamarra izan arren, Paul Austerren jarraitzaile sutsu izatetik gertu nagoela konturatu naiz. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez bere eleberri mordoa irakurri dut.

Istorio bakoitza ezberdina bada ere, guztiek dituzte hainbat elementu komunean: beisbola, Brooklyn, banaturiko bikoteak, arrakastarik gabeko idazleak, iragan iluna duten pertsonaiak edota garrantzia hartzen duten gertakari hutsalak. 
 
Baina, agian, gehien erakartzen nauena Austerren idazkera 'zinematografikoa' da; pertsonaiak eta espazioa deskribatzeko duen maisutasuna. Irakurtzea eta istorioa pantailan irudikatzea biak bat dira niretzako. 
 
Eleberri bat gomendatu beharko banu The New York Trilogy (City of glass, Ghosts eta The Locked Room) da. Momentuz, euskaraz, Kristalezko hiria (Txalaparta, 2006) bakarrik dago. Espero dezagun laster beste biak eskuragarri izatea. 
 
 
[Ikusi Paul Auster eta Pablo Guimonen arteko elkarrizketa]