Irailaren 15etik aurrera Bilboko Udalak, Energiaren Euskal Erakundearekin (EVE) elkarlanean, Bilbon bizikletaz zirkulatzen ikasteko doako ikastaroak izango dira irailaren 15,16,17,22,23 eta 24ean.
18 urtetik gorakoentzat dira eta galtzadatik modu seguruan zirkulatzen ikastea eta txirrindularien, oinezkoen eta beste garraiobide batzuen arteko bizikidetza ezin hobea lortzea dira helburuak. Ikastaroen xedeen artean badago txirrindulariek uriko bide-mota ezberdinetatik eta egoera ezberdinetan zirkulatzen ikastea; esate baterako, bidegorrietatik, partekatutako bideetatik, galtzadekiko bidegurutzeetatik, pasabideetatik edo nola jokatu biribilguneetan.
Izena emateko
Bilboko Udalak doan ematen ditu ikastaroak eta izena emateko udal telefono honetara deitu behar da: 010 edo 944 010 010. Gainera, eskarian norberak bere bizikletaz ala Bilboko Udalak lagatako bizikleta batez parte hartuko duen adierazi beharra dago.
Lekuak mugatuta daude eta ikastaroen iraupena ordu bikoa da. Ikastaroetako parte-hartzaileak Itsas Museoaren aurreko zabaldegian, Euskalduna zubiaren azpian, Bilbon Bizi lema duten edukiontzien ondoan, elkartuko dira.