Bilbok Mugikortasunaren Aste Europarra ospatuko du irailaren 16tik 22ra bitartean. Hainbat ekimen prestatu ditu Udalak herritarrek garraio jasangarriaren aldeko neurriak hartzeko kontzientzia har dezaten.
Bilbon programatutako jarduerak Areatzan, irailaren 16an eta 17an; Santutxuko Basarrate Landan, irailaren 18tik eta 21era arte; eta Rodriguez Arias kalean izango dira. Rodriguez Arias kalea, Iparraguirre eta Garcia Rivero kaleen arteko zatian, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da irailaren 22an Bilbo, nire kotxe barik! ekimena egiteko. Gainera, abuztuaren 17an, domekaz, bizikletazko ibilaldi herrikoia izango da Abusutik Areatzara, lehenago Errekalde auzotik pasatuz.
Asteari Kotxerik gabeko Egunak emango dio amaiera. Egun batez kanpainan parte hartzen duten herri eta hiriek guneren bat erreserbatu egiten dute oinezkoek, txirrindulariek eta garraio publikoak erabiltzeko.
Edizio bakoitzak mugikortasun jasangarriaren gai jakin bat lantzen du. Aurten landuko den gaia hauxe da: Mugikortasun garbi, partekatu eta adimendua.
Partekatzea kontzeptu gisa
Mugikortasun partekatua da 2017ko Mugikortasunaren Aste Europarraren gaiaren oinarria eta Lankidetzako ekonomia eta ekonomia partekatua kontzeptu zabalagoaren zati da.
Garrantzi handiagoa ematen zaio ondasunen erabilerari horien jabetzari baino. Zerbitzuen hornitzaileek euren ondasunak, aktiboak edo gaitasunak eskaintzen dizkiote erabiltzaileen gama zabal bati bitartekariek jarritako plataforma baten bidez.
2017ko Mugikortasunaren Aste Europarraren egitaraua
ZAPATUA, IRAILAK 16
AREATZAN
- 11:30etan Mugikortasunaren Aste Europarraren inaugurazioa
- 10:30etik 19:30era ibilgailu elektriko eta hibridoen erakusketa
- 16:30etik 19:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
- 10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
Horrez gain, Areatzan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
DOMEKA, IRAILAK 17
ABUSUN
- 10:00etan bizikletaz ibilaldi herrikoia egiteko doako izen-ematea Abusu kaleko 1ean
- 11:00etan bizikletazko ibilaldi herrikoiaren irteera (10,7 km, zailtasun txikikoa, Abusun, Errekalden, Abandon eta Indautxun zehar)
AREATZAN
- 13:00etan bizikletazko ibilaldi herrikoia iritsiko da helmugara. Bizikleten eta beste material batzuen zozketa
- 10:30etik 19:30era ibilgailu elektriko eta hibridoen erakusketa
- 11:30etik 14:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
- 10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
Horrez gain, Areatzan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
ASTELEHENA, IRAILAK 18
SANTUTXUN. BASARRATE LANDAN
- 11:00etan Basarrateko gunearen eta Eskola Bideen erakusketaren inaugurazioa
- 16:30etik 19:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
- 10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
- 10:30etik 19:30era idazlanen eta marrazkien lehiaketako lanen erakusketa
Horrez gain, Santutxuko Basarrate Landan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
MARTITZENA, IRAILAK 19
BILBOKO UDALETXEKO PRENTSA ARETOAN
- 11:00etan Bilbon merkantziak banatzeko ibilgailu elektrikoa erabiltzeari buruzko hitzarmenaren aurkezpena
BASARRATE LANDAN
- 16:30etik 19:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
- 10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
- 10:30etik 19:30era idazlanen eta marrazkien lehiaketako lanen erakusketa
Horrez gain, Santutxuko Basarrate Landan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
EGUAZTENA, IRAILAK 20
DEUSTUN. BOTIKAR ETA IRUÑA KALEAREN BIDE GURUTZEAN DEUSTO
- 11:00etan bizikletentzako ibilbide berrien aurkezpena
BASARRATE LANDAN
- 16:30etik 19:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
- 10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
- 10:30etik 19:30era idazlanen eta marrazkien lehiaketako lanen erakusketa
Horrez gain, Santutxuko Basarrate Landan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
EGUENA, IRAILAK 21
BASARRATE LANDAN
- 11:30etan marrazkiak dituzten idazlanen III. lehiaketako sari-banaketa
- 12:00etan eta 17:30ean umeentzako antzerkia Gaia: Eskola-bideak. Taldea: Mira éste
- 10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
- 10:30etik 19:30era idazlanen eta marrazkien lehiaketako lanen erakusketa
- 16:30etik 19:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
Horrez gain, Santutxuko Basarrate Landan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
IRAILAREN 22a. BILBO, NIRE KOTXE BARIK!
RODRÍGUEZ ARIAS KALEA IBILGAILUENTZAT ITXITA, IPARRAGUIRRE ETA GARCÍA RIVERO KALEEN ARTEAN
- 12:00etan Ibiltariaren Saria entregatuko dute eta BILBO, NIRE KOTXE BARIK! 2017ko ekimenaren agiria irakurriko dute.
- 17:00ean eta 18:30ean umeentzako antzerkia Gaia: Eskola-bideak. Taldea: Mira éste
- 10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
Horrez gain, Rodríguez Arias kalean, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
Horrez gain:
SAN AGUSTIN ERAIKINEAN (BILBOKO UDALETXEA)
- Irailaren 18an eta 19an Klima-aldaketari buruzko workshop-ak, toki-administrazioetako teknikarientzat.