Garcia Justo euskal presoaren bikotekideak izandako istripua salatzeko protesta Arriagan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko ira. 19a, 11:15

Etxerat elkarteak deitutako elkarretaratzea, 2016ko ekaina

Dispertsio politikak zortzigarren istripua eragin duela salatu du Etxeratek. Asier Garcia Justo euskal presoaren bikotekideak irailaren 16an Badajozeko espetxera bidean zela izan zuen istripua. Elkarretaratzeetara deitu dute Hegoaldeko lau hiriburuetan.

Astelehenean Iruñean egindako kontzentrazioaren ostean, Bilbon gaur, hilak 19 asteartea, egingo dute 20:00etan, Arriaga Plazan. Donostian eta Gasteizen asteazkenerako deitu dituzte mobilizazioak.

Garcia Justo donostiarraren bikotekideak izan zuen ezbeharra asteburuan, eta istripuak nerbio-estutzea eragin dio lunbar zein zerbikaletan. Gainera, eskuineko besoan fisura muskularra eta saihets-hezurretan kolpe fuertea ditu.

Etxeratek agiri baten bidez azaldu duenez, "bere erraitik gidatzen ari zen momentuan, atzetik bi erraien artean gidatzen ari zen auto batek aurretik eraman zuen bere autoa. Bere ardatzari hiru buelta eman ondoren, aurreko eskuineko gurpila lehertuta eta autoaren alde bat kaltetuak geratu ziren".