Plan horretan, lau kategoria desberdinetan bananduko dituzte turistentzako daunden etxebizitza edo logelak. Lehenengo bi kategoriak logela turistikoak eta etxebizitza turistikoak osatuko dute. Azken aldian, honek izan dira Bilbo inguruan gorakada izan dutenak, eta arazoak sortu dituztenak turismora dedikatzen diren herri handietan. Turismoa egiteko era berri hau kontrolatzea eta arautzea izan da legedi berri hau sortarazi duena.
Bestetik, hirugarren eta laugarren kategorietan, apartamendu turistikoak edo aparta-hotelak, pentsioak hotelak eta hostalak egongo dira. Honek, ordea, legedi honen barruan ez dute aldaketa nabarmenik izango. Kategoria honek dira bermatu nahi dituztenak, gero eta turista gehiago hurbiltzen direlako Bilbora, eta horrelako establezimendu gehiago sortzea begi onez ikusten dute.
Izan ere, etxebizitza turistikoak dira ondo kontrolatu nahi dituztenak. Bilbon, bizitegi-eraikinetako lehenengo solairuetan edo bizitegirako direnen jarraiko beheragoko solairuetan, aparteko sarrera badute, sortu daitezke honelako etxebizitzak. Erabilera turistiko bakarra baimenduko da eraikineko, eta batez ere, kontuan hartuko dute, Bilboko Zazpi Kaleetan eta Bilbo Zaharrean finkatzen direnak.
Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorra 1995ean sortu zen, turismoaren gorakadak eta bidaiatzeko sortu diren aukera barriak legedia zaharkituta uzten dute. Ildo honeta, Bilboko Udalaren Plangintzarako Aholku Batzordeari aurkeztu zaio gaur proposamena. Aurrerago ere organo horri bidali beharko zaio Gobernu Batzordeak hasieran onartu aurretik eta Udalbatzak behin betiko onartu baino lehen, jendaurreko informazio-aldia egin ondoren.
Udalbatzarreko Osoko Bilkurara iritsiko da epe laburrean Bilbon ekotasa edo tasa turistiko bat ezartzeko proposamena. Udalberri koalizioak aurkeztuko du. Aburtoren esanetan, "ez da beharrezkoa", egungo egoerak "ez duelako eskatzen". Hortaz, bere alderdiak kontra bozkatuko duela iragarri du.
Olabarri Jauregia
Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza den Campo Volantineko jauregia libre geratuko da, Portuko Agintaritza lekuz aldatuko dute bere egoitza. Gaur egun “ekipamendu publikoa” da, baina Udalak kategoriaz aldatzeko proposamena luzatuko du.
Horrela, eraikina empresa pribatu batek erosi dezake, eta eraikin horretan jarudera berriak sustatu. Udalak, eraikina hotel berri baterako aproposa dela iragarri du, laugarren kategoria hori sustatzeko ideia horren barruan.
Proposamena EAJ, PSE eta PP-ren babaesa dauka, EH Bilduk, ordea, honen kontra azaldu da. Beraien iritziz, “pelotazo urbanistiko” bat da, besterik ez. Ekipamendu publikoa pribatu bilakatzea ez dute begi onez ikusten, eta puntu honen kontra bozkatuko dute.
Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak esan duenez, “Estatuak ez badio erabilerarik emango, har dezala Udalak eta eman diezaiola erabilera publiko bat”. Olabarri Jauregi ekipamendu publikoa izaten jarraitzea nahi dute, eta ez daitela “pelotzo urbanistiko” bat bilakatu.
Bilboko jarduera turistikoen lau kategoriak
1- Logela turistikoak: jarduera turistikoaren titularrak alogera turistikorako logelak eskaintzen dituen etxebizitzan egon behar du erroldatuta. Etxebizitzaren erabilerak bakarrik bizitegi-erabilera dagoen kasuetan baimentzen diren egokitze-erregulazio edo posibilitateak izango ditu eta pertsona berak ezingo du inola ere gelak beste etxebizitza batzuetan eskaini.
2- Etxebizitza turistikoa: helburu turistikoetarako bakarrik erabiltzen direnak dira, eta bizitegi-erabilerako eraikinetan eta euren lehenengo solairuetan kokatuta egon behar dute –edo goiko solairuetan, betiere etxebizitzen azpian badaude eta kaletik etxebizitzetarako aparteko sarbidea badute-.
3- Hotelak, hostalak edo pentsioak: ekipamenduetarako erabilerari atxikitako izaten jarraituko dute eta bere erregulazioa orain arteko berbera izango da kokapenari dagokionez, Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren arabera eta Zazpi Kaleen Berregokipenerako Planaren eta Bilbo Zaharreko Errehabilitazio eta Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren arabera, esparru horietan ezartzen baldin bada.
4- Apartamentu turistikoak eta apartahotelak: Euskadiko Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legean emandako deskripzioaren arabera, logela bat ez ezik, komunak eta sukaldea dituztenak dira apartamentuak. Establezimendu turistiko hauek Udalaren plangintzak ostalaritzako establezimenduetarako jarritako baldintzez gain, argiari, aireztapenari eta ohiko etxebizitzetarako eskatzen diren baldintza higieniko eta sanitarioei buruzko zehaztapen teknikoak bete beharko dituzte.