Athletic

Yeray sendatuta dago

uriola.eus 2017ko ira. 21a, 11:12

@enerittzz Instagram argazkia

Bere neskalagunak sare sozialetan adierazi zuenez, Athleticeko jokalaria sendatuta dago, eta laster taldera itzultzeko baimena emango diote. Atzoko partiduaren ostean, Zigandari honen berri galdetu zioten, eta notizia pozez baieztatu zuen.

Yeray Alvarez, Barakaldoko atzelaria, bueltan da. Barrabiletan zeukan tumoreari partida irabazi dio, eta futbolera bueltatzeko baimena laster bere eskuetan edukiko du. Bere gaixotasuna dela eta, ekainean aurre-ikusi zen tratamendu fasea amaitu du, eta hurrengo egunotan sendagilearen alta jasoko du. Horrekin entrenamenduetara itzuli daiteke.

Klubak iragorritako komunikatuan, jokalaria taldekideekin batera entrenatuko da apurka apurka, zaintza aktiboaren programa antolatzen den aldi berean. Azken hiru hilabeteetan jasandako kimioterapia gogorra izan da, eta kontu handiz ekingo diote bere itzulera prestatzeari. Ondo egon arren, lasaitasunez hartuko dute bere prestaketa.

 

Taldekideen poza

 

Prestaketa horretan bere taldekideeen laguntza edukiko du. Taldea beti agertu da Yeray laguntzeko prest, eta askotan esan dute bere borrokaren jarduera erreferentzia itzela dela beraintzako. Oso pozik agertu ziren denak atzo notizia ezagutzerakoan.

Denboraldi hasieran jokalari guztiak ilea moztu zuten Yeray animatzeko asmoarekin. Bera ondo ikustea denboraldiko notiziarik onena dela adierazi dute askotan, eta Lezamako aldagelan notizia honek dakarren poza itzela izan da.