Kirolaren Europako Astea Europako Batzordeak bultzatutako ekimen bat da, herritarren artean kirola eta jarduera fisikoa bultzatu nahi duena; Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ekimenarekin bat egin dute.
2017ko kanpainaren gai nagusia #beactive da. Hain zuzen ere, tralo horren bitartez, jende guztia animatu nahi da aktibo jarraitzera eta kirol egitera; baina ez kirolaren astean bakarrik, baizik eta urte osoan.
Asteburuko Jarduerak
Irailaren 27a, asteazkena: “Europako politikak, programak eta finantzazioa kirol-esparruan” prestakuntza-jardunaldia; 09:00etatik 14:00etara, Euskal Artxibo Historikoan.
Irailaren 28a, osteguna: “Bizimodu aktiboa parkeetan”; 10:00etatik 11:00etara, Casilda Iturrizar parkean.
Irailaren 30a, larunbata: “Martxan Jarri” maratoia (umeentzat eta helduentzat); 11:00etatik 14:00etara, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zabalgunean.
Super Heroi: 11:00etatik 12:00etara. 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat. Trebetasuna, bizkortasuna eta dibertsioa uztartzen dituen ginkana.
Kaloriak erretzeko maratoia: 12:00etatik 14:00etara. 14 urtetik gorakoentzat; hala ere, zati batean familia guztiak parte hartu ahal izango du. Musikaz eta askotariko koreografiez girotutako jarduera fisikoa.