Euskal sindikatuak eta Ernaik Kataluniari babesa emango diote

uriola.eus 2017ko ira. 28a, 09:53

Argazkia: Ecuador Etxea. Ernairen manifestazioa

ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, eta HIRU sindikatuak alde batetik, eta Ernai beste aldetik, Kataluniako erreferendumari babesa emateko mobilizaziak egingo dituzte gaur goizean.

Horretarako, sindikatuak Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak egingo dituzte. Deialdia ‘Catalunyan nahiz Euskal Herrian, herriak erabaki. Votar para decidir’ lelopean egin dute. Bilbon Moyua plazan bilduko dira, goizeko 11:00etatik aurrera.

Bertan, Txiki Muñoz eta Garbiñe Aranburuk, ELA eta LABeko Idazkari Nagusiak, hartuko dute hitza, Kataluniako herriari babesa emateko.

 

ERNAI

 

Bestalde, Ernaik, Euskal Sindikatuen elkarretaratzea bukatzean, manifestazioa antolatu du Moyua plazan bertan, 12:30etan.  Bilboko ikasleei deialdia luzatu die gaur kaleratu daitezen.

Han biltzeko, ikasleen zutabeak antolatu dituzte. Lehenengoa ekialdetik etorriko da, eta Solokoetxetik 11:45etan irtengo dira. Bestea, ordea, mendebaldetik helduko da, eta Deustuko Ikastolatik abiatuko da eguerdian.

Bi zutabeak Moyuan batuko dira.  Orduan hasiko da manifestazioa ‘Baimenik ez! Aske izateko’ lelopean. Ernaik azken astean Kataluniari babesa emateko ekintzetara gehituko du gaurko zutabeak eta manifestazioa.