ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuak parte hartuko dute gaurko kontzentrazioan. Goizeko 12:30ean Marokoko Kontsulatu Orokorraren aurrean izango da, Alameda Rekalde kalean, 27. zenbakian.
Guztira 31 preso dira gose greban daudenak Casablancaco espetxe batean. Rifean protestak antolatzeagatik preso dauden militanteak askatzea aldarrikatzen dute, eta hiru aste daramate gose greban. Horrez gain, libre geratu diren kideei karguak kentzea aldarrikatzen dute ere.