Guggenheim Museoko langileen protesta

uriola.eus 2017ko urr. 9a, 09:21
Guggenheimeko protesta

Guggenheim Museoaren urteurrenaren ospakizuna langileen protestekin hasi da eta bizkaitar guztioi bidalitako sarrerak apurtzeko edo ez erabiltzeko eskatu dute.

Guggenheim Museoaren urteurrena dela eta Bizkaiko Foru Aldundiak ospakizun batzuk antolatu ditu hilabete honetarako. Hori aprobetxatuz, langileek euren egoera nolakoa den azaltzeko ekintzak antolatu dituzte.

Horietariko bat larunbatean izan zen. Orain dela urte bat 18 langile kaleratu zituen museoak. Izan ere, 20 urte hauetan, prekaritatea izan da nagusi museoaren kudeaketan.

Langileek museoa prekaritatean oinarritutako lan baldintzak dituela adierazi zuten. Azpikontratetan hartzen dituztela langileak eta ABLEekin funtzionatzen dutela lan postuak betetzeko.

Langileen eskubideak defendatzeagatik kaleratuak izan zirela aldarrikatu zuten, eta museoa ‘Artea Fast Food’ bilakatu nahi dutela adierazi zuten, negozioa batzuentzat eta prekarietatea langillentzat. Horrez gain, museoaren kontrataketetan entxufismoa dagoela adierazi zuten eta Bizkaitar guztioi bidali diguten sarrerak apurtzeko edo ez erabiltzeko eskatu zuten.

 

Argazkiak: Klaus

[2017-10-06] Guggenheim Museoko langileen protesta