Ibon Iparragirre presoaren etxeratzea aldarrikatuko dute

uriola.eus 2017ko urr. 18a, 10:54
Ekaineko Elkarretaratzea

Ibon Iparragirre, gaixo larria dagoen presoa, etxera bizirik ekartzea eskatuko dute Bilboko epaitegiaren aurrean egingo duten elkarretaratzean.

Ibon Iparragirre presoa, Hiesa dela eta, larri jarraitzen du espetxean. Pasadan hilabetean eduki zuen pneumoniak bere defentsak minimoetan utzi zizkion. Hori dela eta, edozein infekzio edo zauri oso kaltegarria izango litzateke berarentzako, eta berehala kaleratua izan daitela eskatuko dute.

Bere senideek Zigor-Kodego 92. artikulua aplikatzea eskatuko dute, preso gaixoak baldintzapeko presoaldian uzten dituena. Horrela etxean egon daiteke eta bere zaintza eta osasun egoera hobeto kontrolatua izan daiteke. 

Hori bultzatzeko, eta babesa emateko, hainbat elkarretaratze prestatu dira. Bilbon, arratsaldeko 19:00etan izango da, epaitegiaren aurrean.

[2017-06-09] Ibon Iparragirre presoaren etxeratzea aldarrikatuko dute igandean Bilbon