Bilbao Night Marathon

uriola.eus 2017ko urr. 18a, 11:13

Maratoiaren irteera

Bilboko maratoia larunbat honetan izango da. Azken urteentan bezala, gaualdean hasiko dira eta maratoi erdia edota pirata lasterketa egiteko guztira 10.000 korrikalari espero dira.

San Mames futbol zelaia izango da autengo Bilbao Night Marathonen 10.000 korrikalarientzako irteera puntua eta Guggenheim Museoa, berriz, helmuga. Ibilbideak 21,097km-ko bi bira berdin ditu eta guztiz asfaltatuta, Guggenheim-eko bidegune izan ezik.

Hiriko kale nagusienak zeharkatuko ditu aurten lasterketa: Guggenheim, Euskalduna, Gran via,  Arriaga Antzokia, Alde Zaharra, Udaletxea, Isozaki Dorreak, Calatrava Zubia… Lasterketa Espainiako Atletismo Real Federazioaren egutegian dago eta ibilbidea homologatuta dago.

42 kilometroak korrikan egiteko gai ez direnentzat, beste aukera bi jarriko dituzte, distantzia txikiagorekin. Lehenengoa Pirata lasterketa dugu, 10 kilometrokoa, jendea anima daiten festaz parte hartzera. Bigarrena, berriz, luzeagoa da, maratoi erdia, ibilbidea duen luzeerakoa.

Pirata lasterketa, Maratoia eta Erdi Maratoia batera aterako dira irteerako denborarekiko orduak errespetatuz. Pirata lasterketak ibilbidearen lehehengo 9,5km egingo ditu eta azken 500 metroak egiteko desbideratuko da helmugaraino. Maratoia egingo duten korrikalariek helmugatik pasa beharko dira derrigorrez bigarren buelta hasteko.

Txip kontroleko postuak egongo dira ibilbidean korrikalarien bitarteko denborak neurtzeko. Horrez gain, ibilbidearen zehar animazio puntuak egongo dira, DYA, Komunak, masajistak eta hornidura postuak Federazioaren arauak eskatzen duen bezala.

 

Zirkulazio arazoak

 

Murrizketak 20:00etatik 02:15era bitartean, gutxi gorabehera, egingo dira baina aldaketen ordutegiak ere aldatu ahal izango ditu Udaltzaingoak, segurtasun arrazoiak tarteko.

Indautxu eta Abando auzoetara heltzeko Bilborako sarbide onena Juan de Garay kalekoa izango da; izan ere, itxita egongo da 20:00etatik 21:00etara A-8rako sarrera eta irteera Zunzunegi kaletik eta Euskalduna zubitik.

Ibaiaren alde batetik besterako joan-etorrietarako Salbeko zubia erabiliko da. Areatzako, Udaletxeko eta Deustuko zubiak itxita egongo dira ibilgailuen zirkulaziorako. Deustuko zubian errei bat zabalduko da 21:30ean, Deustuko noranzkoan.

Uribarruko zirkulazioa errazteko, Kale Nagusia zabalik egongo da Jesusen Bihotzaren plazatik Maria Diaz de Haro kalerako noranzkoan, lasterketa lehenengoz pasatzen denean izan ezik. 21:15etik aurrera, Moyua plazaraino zabalduko da; Moyua plazatik Salbeko zubira joateko Recalde zumarkalea erabiliko da.

Ernesto Erkoreka plaza, Campo Volantin pasealekua eta Unibertsitate etorbidea zirkulaziorako erabat itxita egongo dira ordu horietan, noranzko bietan.

Garajeetan eta aparkalekuetan murrizketak egingo dira eta aparkatzeko lekuak kenduko dira kale hauetan, aldez aurretik hesiak jarrita: Abandoibarra etorbideko tarte batzuetan, Anselmo Clavé pasealekuan, Uribitarte pasealekuan, Uribitarte kalean, Erripan, Kale Nagusian (Moyua eta Jesusen Bihotza plazen artean), Maximo Aguirre kalean eta Elcano kalean.

Basurtu-Olabeaga

20:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, auzo hauetan aldaketak egingo dira zirkulazioan eta batzuetan itxita egongo dira. Basurtura iristeko biderik onena Montevideo kalea eta Juan de Garay-Autonomia izango dira.

Euskalduna zubia itxita egongo da, Olabeagako bizilagunentzat izan ezik. Sarrera: Euskaldunako biribilgunetik. Felipe Serrate eta Ventosabidea kaleak ere itxita egongo dira. Olabeagako sarrera eta irteera Olabeagako aldapatik egingo dira.

Zazpi Kaleak

Zingira kalea, Epaltzaren Alargunaren kalea eta Areatzako kalea zirkulaziorako itxita egongo dira eta Erribera kalean, Mesedetako zubitik Areatzaraino, murrizketak egingo dira.

Askao, Prim eta Dolaretxe kaleetara ere ezin izango da sartu. Dolaretxe kaleko garajeetara Aurrekoetxea kaletik sartu ahal izango da, hor antolaketako langileek emango baitute bidea. Mesedetako zubia zabalik egongo da.

Uribarri-Castaños

Ernesto Erkoreka plaza, Campo Volantin pasealekua eta Unibertsitate etorbidea (eta azken bi kale horietako garaje pribatuetarako sarbidea) zirkulaziorako erabat itxita egongo dira lasterketak iraun bitartean.

Horrela, Castaños-Uribarri auzorako sarbidea kale hauetatik egingo da: Zumalakarregi etorbidea - Harritxoen bidea - Trauko - Matiko; edo bestela, Salbeko zubia - Maurice Ravel etorbidea - Uribarri kalea -> Loruri zeharkalea - Tiboli kalea.

Halaber, bi aukera egongo dira auzotik irteteko: Anselma de Salces kalea - Uribarri kalea - Trauko kalea - Harritxoen kalea - Zumalakarregi etorbidea, edo bestela, Tiboli kalea - Loruri zeharkalea - Mirador a Bilbao etxaldea - Maurice Ravel etorbidea.

Deustu

20:00etan hasi eta 02:15era bitartean, aldaketak egongo dira zirkulazioan kale hauetan: Agirre Lehendakariaren etorbidea (Deustuko zubirako zirkulazio-noranzkoa okupatuta), Madariaga etorbidea eta Botikazar erribera -Francesc Macià eta Luis Power kaleen artean-.

Iruña eta Francesc Macià kaleen artean dauden garajeetarako sarbidea honela egingo da: Ugaskoko tunelak - San Pío X.aren plazako biribilgunea - Agirre anaien kalea (noranzkoa aldatuko da) - Botikazar erribera - Francesc Macià kalea (noranzkoa aldatuko da); beste guneetarako sarbidea Euskalduna zubitik (21:00etatik aurrera) edo Carmelo Bernaola kaleko tuneletatik eta Iruña, Eraso jeneralaren edo Julio Urquijo kaleetatik egingo da.

Irteerak, ordea, Luis Power kalea - Euskalduna zubiko biribilgunetik egingo dira, edo Julio Urquijo kalea - Carmelo Bernaola kaleko tunelak erabilita.

Inguru horretako garajeetan eta aparkalekuetan ere eragina izango du lasterketak eta Botikazar Erriberan eta Agirre Anaien kalean aparkalekuak okupatuko dira.

San Ignazio-Ibarrekolanda

Lasterketa dela eta, aldaketak eta murrizketak egongo dira zirkulazioan, kale hauetan: Agirre Lehendakariaren etorbidea, Aragoi kalea, Larrakotorre kalea, Luis Braille kalea, Kanariar Uharteen kalea eta Morgan kalea.

Inguru honetara sartzeko, bide hau egin beharko da: Agirre Lehendakariaren kalea - Benidorm kalea; Zarandoa etorbidea, Aragoi kalea, Catalunya kalea; Orixe kalea (Deusturantz joan ahal izango da Oñatiko Unibertsitatearen kaleraino) Arturo Campión kalea; edo Txakolin kalea.

Irteerak, ordea, honela egingo dira: Kanariar Uharteak – Elorrietako erriberatik; eta Orixe edo Ibarrekolanda kaleetatik.

Horrez gain, Agirre lehendakariaren kalearen eta Larrakotorre kalearen, Morgan kalearen eta Madariaga etorbidearen artean dauden garaje pribatuek ez dute sarbiderik izango, ezta irteerarik ere. Aragoi eta Larrakotorre kaleetan aparkatzeko lekuak hartuko dira.

 

Aldaketak garraio publikoan

 

20:00etatik 02:15era bitarteko zirkulazio-muga horien guztien eraginez, Bilbobuseko linea gehienetan ibilbideak aldatuko dira. Horri buruzko informazio osoa informazio-paneletan eta markesinetan jarriko da. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, www.bilbao.eus/bilbobus webgunean eta 010 telefonoan (944 010 010 Bilbotik kanpo egonez gero) kontsultatu ahalko da.

Halaber, kale hauetako taxi geltokiak kendu egingo dira: Elcano kalea 1-3, Abandoibarra etorbidea, Madariaga etorbidea, Plaza Biribila, Kale nagusia, 83 eta Areatza.

Bestalde, Bilbao Night Marathon lasterketaren eraginez, ez da tranbia zerbitzurik egongo 20:00etatik aurrera. Horri buruzko informazio zehatza 902 543 210 telefono-zenbakian, www.euskotren.eus tranbiaren webgunean eta @euskotrenEJGV twitter profilean kontsultatu ahal izango da.

Bizkaibuseko linea batzuetan ere egingo dira aldaketak. Informazio gehiago: www.bizkaia.eus

 

Aparkalekuak eta garajeak

 

IX. Bilbao Night Marathon lasterketaren ondorioz, probak iraun bitartean, zirkulazioan aldaketak egongo dira probaren eragin-eremuko aparkaleku publiko eta pribatu guztietako sarbideetan eta irteeretan. Hain zuzen ere, aparkaleku hauetan:

Egoiliarrentzako aparkalekuak:

  • Plaza Barria,
  • Ramón Basterra kalea,
  • Rafaela Ybarra kaleko 16 zenbakia,
  • Teófilo Guiard kaleko 3 zenbakia,
  • Agirre lehendakariaren etorbideko 146 zenbakia,
  • Quintana kalea
  • Arrue margolarien kaleko 2 zenbakia

Txandakako aparkalekuak:

  • Zubiarte merkataritza-gunea
  • Euskadi Plaza
  • Mazarredo
  • Pio Baroja plaza
  • Areatza plaza
  • Villarias kalea
  • Bidarte parkea
  • Torres Quevedo kalea

 

Udaltzaingoak eta lasterketaren antolakuntzako langileek horietara sartzea eta irtetea onartuko dute, ahal den neurrian. Agirre lehendakariaren etorbidearen eta Larrakotorre kalearen, Morgan kalearen eta Madariaga etorbidearen artean dauden garaje pribatu guztiek eta Campo Volantin pasealekuko eta Unibertsitateen etorbideko garajeek ez dute sarbiderik izango, ezta irteerarik ere.