Anari, gaur, Astelehen Buruzuri saioan

uriola.eus 2017ko urr. 23a, 13:57

Argazkia: blogak.eus

Euskaltzaindiak bere Bilboko egoitzan antolatutako sei kontzertu akustikoen artean hirugarrena da gaurkoa. 

Aitor Gorosabel-Xabi Bastida (Su Ta Gar) eta La Basu-Maisha bikoteen ostean, gaur, hilak 23, Anariren txanda izango da Astelehen Buruzuri izeneko kontzertu akustioen zikloan Euskaltzaindian.

Anariren kontzertua 20:00etan hasiko da. Sarrerak 18:30etik aurrera egongo dira salgai, bost euroan, Euskaltzaindiaren egoitzan bertan, agortu arte.

Urriaren 30ean Inun zornotzarra entzuteko aukera izango da Euskaltzaindian. Azaroan, berriz, Gorka Urbizuk joko du (6an), eta zikloa hilabete bereko 13an amaituko da Niko Etxartek eskainiko duen kontzertuarekin.

Astelehen Buruzuri egitasmoaren helburuak, Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, “euskal musika hauspotzea” da, “euskaraz jarduten duten musikariei beste plaza bat eskainiz, zuzenean jo dezaten. Horrez gain, eta Bilboko Udalaren laguntzaz, “Bilboko ingurunerik euskaldunenean (Zazpi Kaleetan) ekintza ludikoak bultzatzea” Euskaltzaindiaren nahia.

 

[2017-10-09] Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida Astelehen Buruzuri saioei hasiera emateko