Etxeratek presoei laguntza medikua eta juridikoa helaraziko die

uriola.eus 2017ko urr. 25a, 10:37

Atxeraten prentsaurrekoa

Etxerat elkarteak euskal preso politikoei osasun eta zuzenbide arloan dituzten beharrizanak helaraztea izango du helburu.

Etxerat elkarteak euskal preso politikoei laguntzeko asmotan beste aurrerapauso bat emango du. Laguntza medikua eta juridikoa helarazi nahi die preso guztiei, eta horretarako ekimen juridiko guztiak abian jarriko dituztela adierazi zuten atzoko prentsaurrekoan.

Zuzenbidearen arloan, azkeneraino joateko prest daudela aitortu zuten, eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira jo behar badute, horrela egingo dutela adierazi zuten. Preso bakoitzak behar duten egoerara moldatuko dira eta kolektiboaren barruan dauden preso guztiei laguntzeko ahalegina egiteko prest daudela adierazi zuten.

Osasunaren arloan, berriz, azken aldian gauzak zeharo aldatu direla adierazi zuten. Nahiz eta gero eta preso gutxiago egon, kolektiboan 312 preso daudela aipatu zuten, askoren egoera txarrera egin du. Urtzi Errazkin bozeramaileak esan zuenez "91 presok gaitzen bat dute, eta horietatik 21 oso larri daude. Horrez gain, guztira 19 euskal preso politiko izan dira espetxeetan hil direnak".

Ekarpenak

Nahia aurrera eramateko eragile politiko, sindikal eta sozialekin bilduko dira. Horrez gain, enpresaburuekin, kirolariekin edota elizarekin ere batuko dira. Ekintzarekin aurrera jarraitzeko guztien aportazioak izango dira garratzitsuak.

Horrez gain, jakinarazi dutenez, pertsona guztiak aportazio ekonomikoak egin ditzaketela adierazi zuten, bai puntualki, bai hilabetero.