Diru-sarrera Bermatzeko Errenta, gutxieneko soldatarekin dago zuzenean lotuta. Horrek, gutxieneko soldata igotzerakoan, DBE igoarazten du zuzenean. Baina, hori egin zuten azkenengo aldian, gutxieneko soldata igo zuten baiana bestea ez zuten parekatu.
Horren kontra eta Lanbidek hartutako erabakiaren kontra salaketa ipini zuten epaitegian, eta gaur izan da epaiketaren lehenengo eguna. DBE %8a igo behar dutela aldarrikatzen dute, horrela dioelako legeak.
Justizia Jauregiaren aurrean Bizkaiko zenbait kolektibo bildu dira protesta egiteko, eta elkarretaratzea egin dute DBEk azken aldian jasotzen ari diren murrizketak salatzeko.