Memoriaren inguruko eztabaida soziala sustatzeko eta lanketarako "tresna bezala" Gite IPESek egindako Gernikaren Egiak liburuari zabalpen handiagoa emateko, lan horretan ateratako informazioarekin, eta gehitu dioten materialarekin dokumentala egin dute. Bertan, Gernika-Lumoko hainbat ahots bildu dituzte.
Oraingoan ere, perfil desberdineko pertsonak elkarrizketatu dituzte, baina, dokumentalean, batez ere emakumearen ikuspuntuei, errelatoei eta egiei pisu handiagoa eman diote. Proiektua aurrera eraman duten IPESeko Haritz Petralanda eta Ibon Meñika pozik agertu dira egindako lanarekin. Bai liburuak izan zuen harrerarekin, bai dokumentalarekin.
Ikusentzunezkoan Gernikaren egiak jaso dituzte. Orain 30 urte Gernikan historialariak bildu zituen mahainguruaren grabazioa oinarri hartuta, gaur egungo errelatoak, hausnarketak, iritziak bildu dituzte. “Gernikan egia asko daudelako, eta mundu zabalean Gernika asko daudelako”.
[2017-04-05] 'Gernikaren Egiak' liburuxka aurkeztuko du GITE-IPESek