2017ko otsailaren 2an, Euskal Legebiltzarrak 9 hilabeteko epea eman zion EAEko Gobernuari etxeko langileen lan-egoerari buruzko eta estaltzen ari diren beharrei buruzko ikerketa egiteko.
Izan ere, gainontzeko langileek ez bezala, etxeko langileek ezin dituzte kontziliaziorako Enplegu Sailaren dirulaguntzak jaso; hori dela eta, maiatzaren 11n Legebiltzarrak ebatzi zuen etxeko langileei dirulaguntza horiek emateko bideragarritasuna aztertu behar zela. Epea pasa da eta beraien egoera berdin jarraitzen du.
Horregatik, gaur goizean elkarretaratzea egin dute EAEk Bilbon duen egoitzaren aurrean beraien egoera salatzeko. Bozeramaileak esan duenez, beraien lana oso prekarioa izaten jarraitzen du eta horrez gain, administrazioak diskriminatzen dituela adierazi du.
Argazkiak: Ecuador Etxea