Udagoieneko Osterak bi ikuskizun antolatu ditu

uriola.eus 2017ko aza. 17a, 07:42

kepa Junkera eta Sorginak

Udagoinenko Ostera Bilbora heldu da eta bi kontzertu antolatu ditu. Lehenengoa, BBK aretoan, Kepa Junkera eta Sorginak. Bigarrena, berriz, Kafe Antzokian izango da eta Su Ta Gar taldeak joko du.

Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVIII.edizioa Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aurtengo Udagoieneko Ostera Anarik zabalduko zuen, Berrizen. Aste honetan Bilbora helduko da bi emanaldi desberdinekin. Azken hitzordua, berriz, Leioan izango da.

Bilboko lehenengo ekitaldia azaroaren 19an izango da. Igande horretan, BBK aretoan Kepa Junkerak, Sorginak taldearekin bat, Maletak ikuskizuna eskainiko dute. Bertan, antzinako ohiturek munduko doinuetan inspiraturiko kantak entzungo dira. Junkerarekin bat, Sorginak taldea egongo da oholtzan dantzan, abesten eta perkusioa jotzen, giro ederra sortuz.

Ikuskizuna gaueko 20:00etan hasiko da Gran viako BBK aretoan. Sarrerak 12 eurotan salduko dira.

Su Ta Gar taldearen kontzertua, berriz, azaroaren 23an izango da, ostegunean. Sarrerak, 12 eurotan egongo dira aurre salmentan. Baina, egunean bertan, 15 eurora igoko dituzte. Eibarreko taldea ohizko emanaldietara itzuli da eta nahiz eta 30 urte bete, hasi zireneko grina mantentzen dutela erakutsiko dute.

[2017-10-17] Uda goieneko ostera