Amnistiaren aldeko, eta errepresioaren aurkako mugimenduak, udazkenetan egin ohi duen bezala, manifestazio nazionala antolatu du Bilbon. Bihotz Sakratutik irtengo den manifestazioa euskal presoen askatasuna eskatuko du, batez ere larriki gaixorik dauden presoena.
Izan ere, ATAk adierazi duenez, legedia aplikatu balitz, Mikel Otegi, Ibon Iparagirre edota Aitzol Gogorza libre egon beharko lirateke. Beraien eskubideak aldarrikatzen jarraituko dutela esan dute, eta horretarako hainbat ekintza burutuko dituzte.
Pasadan larunbatean Alcala-Meco espetxearen aurrean elkarretaratzea egin zuten. Ibon Iparragirre eta Manu Azkarete kartzela horretan daude preso eta beraien askatasuna aldarrikatu zuten.
Horrez gain, larunbat honetan Bilbon manifestazio nazionala antolatu dute. Bihotz Sakratutik irtengo dira, arratsaldeko 18:00etan eta preso guztien amnistia eskatuko dute.
Argazkia: Txabeli Delgado