Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren ekarpen politikoa oroitzeko manifestazioa antolatu dute gaur Arriaga Plazatik hasita. Bertan, 'Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika' lelopean bilduko dira.
Santi Brouard 1984eko azaroaren 20ean, Luis Morcillok eta Rafael Lopez Ocañak tiroz hil zuten bere pediatriako kontsultan. Josu Muguruza, berriz, 1989ko azaroan Tasio Erkizia ordezkatu zuen Madrilgo gorteetan Herri Batasuneko diputatu moduan. 1989ko azaroaren 20an armaturiko bi gizonek tiro egin zioten Herri Batasuneko kideekin batera jatetxe batean zegoenean.
Manifestazioa Bilboko Arriaga Plazatik abiatuko da, 20:00etan. Gaur goizean, berriz, lore eskaintza egin diete Errekalde auzoan duten bi monolitoen aurrean.
Argazkia: Alternatiba