Iratzar eta Hitz & Hitz fundazioek Kataluniako prozesua eta euskal bidea burujabetza nazionala lortzeko abiapuntua izango duen hitzaldia antolatu dute. Abandon dagoen Aita Lojendio kaleko Arrupe-etxean izango da azaroaren 24an, arratsaldeko 18:00etan. Hitzaldian Marti Caussak eta Arnaldo Otegik hartuko dute parte.
Proces Constituent de Catalunyako kidea da Marti, azkenaldian Kataluniako prozesuan guztiz murgilduta egon den pertsona.
Beste hizlaria EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi izango da. Otegik Euskal Herriko ikuspuntua aurkeztuko du hitzaldian.
Helburu berdina lortzeko desberdinak izan diren bideak aztertuko dituzte osteguneko hitzaldian.