Binakako txapelketa, inoiz baino orekatuago

Erabiltzailearen aurpegia Josu Torre Altonaga 2017ko aza. 23a, 08:00

Argazkia: www.aspepelota.eus

Irribarria eta Rezusta banandu behar zituztela edonork zekien, iazkoan, asteartekoa bezalako aurkezpenetik podiora heldu ziren arte faborito nagusiak izan zirelako. Beno, faborito eta txapeldun. 

Hori da aurtengoan saihestu dutenetariko lehena, aurten lehenbizikoz lehia hau jokatuko duten Martija, Altuna III handiaren bizkarzain eta Victor, Ladis Galarza eta Imaz, iaz jokatu bazuten ere, ordezko moduan izan zelako eta aurten titularrak dira. Errioxarrak, Jon Ander Albisu, unean enpresan dagoen atzelari indartsuenarekin; Imaz, Aimar Olaizola babesten eta Ladis, Mikel Urrutiren atzelari. Hirurak ere Asegarce enpresaren berritasun edo aldaketak. Kuadro honetako laugarren bikotea Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbe bizkaitarrak osatzen dute. Ez da kolpean nabaritzen, podiorako bereziki aukeratutako bikote bat. Formazioen artean oreka da nagusi. 

Beste hainbeste aipatu daiteke Aspeko bikoteetan. Formarik hoberenean ikusten den Altuna IIIa, Martija hasiberrienarekin jarri dute; behin-behineko txapelduna, Irribarria ez dabil iazko forman eta David Merino errioxar atzelari indartsuaz bildu dute; Rezusta, atzelari txapeldunak, Elezkano bizkaitarraren bizkarzain egingo duen bitartean; Ezkurdia eta Zabaletak bikote 'klasikoa' osatuko dute. Eibarko enpresak ere gorabehera handi gabeko bikoak ipini ditu. Ostiral honetan bertan abian jarriko da lehia, astebururo lau partida jokatuz joango dena, apirilera arte luzatuz. 

Hasiera deigarria eginen dute, ostiral honetan Beran, Olaizola II eta Imaz vs. Ezkurdia eta Zabaleta eta, zapatuan Labriten, Lauterdiko finalistak aurrez aurre, Ladis Galarza eta Merino IIa atzelari dituztela. 

Informazioa: www.aspepelota.eus