'2017ko Bilboko Ospetsuak' izendatu dituzte

uriola.eus 2017ko abe. 5a, 11:23

Jon Ortuzar

Bizkaisida Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea, Javier Viar, Jon Ortuzar, María Dolores de Damborenea eta TeleBilbao dira 2017ko Bilboko Ospetsuak. Udaletxeko Arabiar Aretoan egingo den festan jasoko dituzte sariak.

“2017ko Bilboko Ospetsuak izendatzeko aukeratutakoen zerrenda aurkeztu dute. Aurten, berritasun gisa, Udalak Bilboko Hiribilduaren Enbaxadore izendatu du Guggenheim Museoa, mundu osoan hiri-eraldaketaren eta Bilboren etorkizunaren ikur kultural eta ekonomikoa izateagatik. Sari hau ematen den bigarren aldia da, orain dela bost urte Athletic Clubari eman zioten.

2001ean eratutako Bilboko Ospetsuak aintzatespen honen bidez, jardunean egindako ibilbidearen ondorioz Hiriaren izen ona zabaltzen lagundu duten pertsonak nahiz erakundeak aldarrikatu nahi dira. Aurtengo edizioan, Udalak sei lagun berri gehituko dizkio Bilboko Ospetsuen zerrendari, orain arte 95 aintzatespen banatu dituelarik. Honek dira aurtengo Bilboko Ospetsuak

  • Bizkaisida, Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea. Hiesaren inguruan kontzientziatu eta heztearen alde eta osasun publikoko arazotzat hobeto ulertzearen alde erakutsi duen arima solidarioagatik.
  • Javier Viar Olloqui. Farmazialari bilbotarra, Euskal Kulturaren eragile polifazetikoa, Bilboko Arte Ederren Museoaren hedapena eta bilakaera Hiriko kulturarekin uztartzen jakiteagatik.
  • Jon Ortuzar Bilbao. Enpresen, komunikabideen, ospitale-zentroen eta Euskalduna Jauregiaren kudeaketan egindako ibilbide profesionalagatik, Bilbon kultura, gizartea eta ekonomiaren arteko topagunea orekatzeagatik.
  • María Dolores de Damborenea Gonzalez. Mediku bilbotarra eta zientzialari nabarmena, altruismoa, zuzentasuna, zintzotasuna eta solidaritatearen balioetan oinarrituta ospitale-kudeaketan egindako ibilbide profesionalagatik.
  • TeleBilbao. Bilbo jarduteko arrazoi duten pertsonen eta langileen taldea, Munduko Hiriburuan egunero gertatzen dena gure etxeetara eramateko lan egiteagatik.
  • Bilboko Hiribilduaren Enbaxadorea 2017: Guggenheim Bilbao Museoa, mundu osoan hiri-eraldaketaren eta Bilboren etorkizunaren ikur kultural eta ekonomikoa izateagatik. Hauxe da Aburto Alkateak izendatutako lehenengo Bilboko Hiribilduaren Enbaxadorea.

 

Bilboko Ospetsuen zerrendan, 95 lagun daude: musikariak, abeslariak, konpositoreak, historialarik, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak, enpresa-zuzendariak, ikastetxeak, zinema-zuzendariak, modako profesionalak, artistak, jatetxeak…

Honek osotzen dute Bilboko Ospetsuen zerrenda:

2001: Elías Amezaga, Carmelo Bernaola, Angel Ortiz Alfau.

2002: Jose Zuazagoitia, Rafael Ossa Echaburu, Pedro Olea, Sabina de la Cruz.

2003: Carmen Orueta, Enma Jimenez, Antonio Foraster, Vicente Larrea, Josu Meabe.

2004: Iñaki Garcia-Erguin, Víctor Montes, Kepa Junquera, Mariví Bilbao, Cáritas Diocesana.

2005: Beti Jai Alai, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfoikoa, Casa Lopez Oleaga, El Consorcio, Galería Aritza.

2007: Farmacia Caballero, Farmacia Pariza, Farmacia Unceta, Javier de Bengoechea y Niebla, JoséMaría Orue Aranguren, José Miguel de Azaola Uriguen, Rafael Iriondo Aurtenetxea.

2008: Yolanda Aberasturi Basabe, Adolfo Cabrales Mato "Fito", Mercedes de Miguel Heras, José Luis Marcaida Onaindia, Miriam Ocariz Miguel.

2009: Josu Bergara Etxebarria, Mª Jesús Cava Mesa, Presentación de María Hijas de la Cruz Ikastetxea, Bilboko Kontsul Multzoa, Xabier de Irala Estevez, Alejandro Echevarria Busquet, Jesús Llona Larrauri eta Garbiñe Badiola Fariña, Asier Polo Bilbao.

2010: Zientzia Medikoen Bilboko Akademia, Alex de la Iglesia, Luis de Pablo, El Correo Español-El Pueblo Vasco, Hipólito Suarez, Pedro Luis Uriarte, Igor Yebra.

2011: Adela Asua Batarrita, Virginia Berasategui Luna, Ricardo Diez Hochleitner, Mario Fernández Pelaz, Ángel María Villar Llona, Iberdrola.

2012: Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Siervas de Jesús de la Caridad, Olmo eta Don Celes, Abao-Olbe, Idom, Zazpikaleetako Txikiteroak. Hiribilduaren Enbaxadorea 2012 Athletic Club.

2013: Vicinay Cadenas, S.A., Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), Cine Club FAS, Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa.

2014: Eneko Atxa, Ramón Barea, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Carmen Mijangos.

2015: Martina de Zuricalday Bilbao Gozotegiak, Txetxu Rojo, Alfonso Santiago, Emilio Sagi, Gorabide, Karmele Goñi.

2017: Bizkaisida Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea, Javier Viar Olloqui, Jon Ortuzar Bilbao, Maria Dolores de Damborenea Gonzalez, TeleBilbao. Hiribilduaren Enbaxadorea 2017 Guggenheim Bilbao Museoa.

 

Prozesu ez parte-hartzalilea

 

EH Bilduk, Bilbotar Ospetsuak izendatzeko prozesua aldatu behar dela aldarrikatu du berriro gaur goizean. Izendapena egiterakoan prozesu parte-hartzaileago bat bilatu behar dela eskatu dute. Izan ere, gobernuak aldebakartasunez egindako izendapenak direla diote, eta beraiek nahi dituztenak aukeratzen dituztela.

Alderdi abertzalearen iritziz, Bilbotarrek aukeratu beharko lukete beraien Bilbotar Ospetsuak, eta ez gobernuak bere kabuz. Aitziber Ibaibarriaga mozeramaileak adierazi duenez “Alkateak bere kabuz erabakitzen du, bilbotarron iritzia kontuan izan gabe. Angel Maria Villar edo Iberdrola saritu ditugu azken urteetan eta horrek ez dio laguntzen Bilboko irudiari”.