Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoko langileak, irakasleak, heziketa bereziko langileak, sukaldariak, garbitzaileak eta haurreskolako langileak greba eguna egin dute gaur. Guztira, Euskal Autonomi Erkidegoan 30.000 langile inguru dira, eta sindikatuek esan dutenez, %75a greba eguna egin du gaur. Hezkuntza Sailak, berriz, %60ra jaitsi du parte hartzea.
Izan ere, pasadan ikasturteko greba egunak, eta aurten egin dituzten beste mobilizazioak babes handia izan dute. Gaurko honetan, berriz, azken aldian egin den mobilizaziorik garratzitsuena da, eta horregatik parte hartzea oso altua izan dela baieztatu dute. Horrela, milaka pertsona izan dira gaur Bilbon, Gasteizen eta Donostian egin diren manifestazioetan parte hartzen.
Hezkuntza inbertsioa, plantilak, eta baliabideak handitzea, edo beste era batera esanda, Hezkuntza Publiko on baten alde borrokatzea da greba honen xedea eta lortu nahi dutena. Aspalditik dabiltza Gobernuarekin hizketan baina inolako irtenbiderik lortu gabe. Hezkuntza Sailburuak, bestalde, mobilizazio honen aurka azaldu da, honetarako arrazoaiak falta zaizkiela esanez.
ELA Sindikatuko Xabi Irastorzak esan duenez, "Greba honek ez duela arrazoirik esatea izugarrizko arduragabekeria da. Lehenbailehen proposamen zehatzak eta benetako edukiak proposatu behar dituzte". Horrez gain, Bilboko manifestazioan, greba egiteko benetako arrazoiak zeintzuk izan dire argitu ditu "Aurrekontuak txikitzen ari dira, pertsonala murrizten, behin-behinekotasuna izugarria da, ordezkapenak ez dira egiten… kontestu honetan grebaren arrakasta ulertzen da".
Horrez gain, beste sindikatuen ordezkariak ere beraien ikus-puntua azaldu dute. Alde batetik, LAB sindikatuko Aitor Nuñezek "Administrazoari denbora agortzen ari zaio negozazio mahaietan edukiak jartzeko" adierazi du gaur goizean, Xabi Irastorzak esandakoaren ildo beretik. Beste aldetik, Steilaseko Susana Egiak beste gatazka bat jarri du mahai gainean "ez dago Hezkuntza Publikoaren aldeko aposturik" esanez, eta Hezkuntza Sailburuak bultzatzen duen modelo bakarra Itunpeko Hezkuntza dela adieraziz, besteak alde batera utziz.