Bizkaiko Dia Supermerkatuetako langileek bi greba egun egingo dituzte

uriola.eus 2017ko abe. 19a, 12:44

San Inazioko Dia Supermerkatua

Dia Supermerkatuak Bizkaian dituen langileak bi greba egun egingo dituzte Gabonetan. Lehenengoa bariku honetan izango da, abenduak 22an. Hurrengoa, berriz, 29an izango da. 

Bizkaiko Dia supermerkatuetako langileak abenduaren 22an eta 29an greba egingo dute, marka horren denda guztietako lan baldintzen aurka protesta egiteko. Prentsa oharrean adierazi dutenez,enpresa-batzordeak urteak daramatza Dia supermerkatuen metodoa konpontzeko lan egiten, baina, nahiz eta Lan Ikuskaritzan salaketak jarri, berdin jarraitu du dena.

Ricardo Curras zuzendutako enpresarentzako ez dira izango bere langileen lehenengo greba egunak, izan ere, beste eskualdeetan erabaki hau lehenago adostu zuten. Oharrean adierazi dutenez, arrazoi guzti honengatik Bizkaian bi greba egun egitea adostu dute:

- Ordutegi aldaketa jarraiak jasaten ditugu, gure bizitzen bateragarritasunen aurka, soldata kaskarrekin, Bizkaiko lan hitzarmenak baino baxuagoak izanik.

- Behin eta berriro ixten dituzte lantokiak, hori dela eta sarritan kaleratzeak egoten dira.

- Aurretiko abisurik gabeko denden itxierak jasotzen ditugu, lanpostuen suntsipenak eragiten dituztenak.

- Ez dituzte bajak betetzen, ezta lanaldi murrizketak eta oporrak ezta, horregatik gure osasunaren kontra doazen lan erritmo oso biziak sufritzera behartuak ikusten gara.

- Langile kopuru oso murriztuak eta lan ezegonkortasunak pertsonalaren gehiegizko txandaketa eragiten du.

- Lan tresna eskasak, tira-paletak, eskailerak,… arriskuan jartzen gaituztenak.

- Dendatik-dendako abisurik gabeko tokialdaketa jarraiak sufritzen ditugu, gure bizitzarengan duten eraginarekin.

- Aintzat hartzen ez diren aparteko orduak.

- Gure lizentzien desagerpena, gehiegizko lanaldiak balira bezala hartuak.