Politikako, kulturako, kiroleko edo literaturako 27 pertsona ezagunek hartuko dute parte, 'Bilbao nire aukera Gabonetan' goiburupean BilbaoDendak plataformak martxan jarri duen Gabonetako kanpaina berrian. Ekimen bitxi horrek, gure hiriko erdialdeko eta auzoetako erakusleihoetan eta saltokietan egunero gertatzen diren istorioak kontatzen ditu, egun berezi hauetan tokiko merkataritzari laguntza emateko xedez kanpainarekin bat egin duten eta jende guztiak ezagutzen dituen pertsonaia ugariren bidez.
Inor hotz utziko ez duen eta bilbaoDendak-eko elkarteak osatzen dituzten 2.000 saltoki baino gehiagoren eskaintza lehiakorra, anitza eta hurbilekoabalioan jarri nahi duen kanpaina da. Plataforma Bilboko auzoetako 12 merkataritza elkarteak, Zubiarte eta El Corte Ingles merkataritza guneak, Merkataritza Ganbera eta Udala biltzen ditu, helburu batekin: hiriaren merkataritza eta turismo jardueraren sustapena.
Gaurtik aurrera, eta urtarrilaren 7ra arte martxan egongo den kanpainak, 7 minutuko iraupena izango duen film laburra ere jasotzen du, Bilboko auzo guztietako Gabonak erakusten dituzten istorioekin –hunkigarriak, umorezkoak…– eta, horrez gain, beste 13 bideo, auzo bakoitzeko (Basurtu, Bilbo Erdialdea, Bilbo Zaharra/San Frantzisko/Zabala, Alde Zaharra, Deustu, 2. Barrutia, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio/Ibarrekolanda/Elorrieta, Santutxu, Txurdinaga, Zorrotza) bana, gehi Erriberako Merkatuari eta El Corte Inglés, Zubiarte merkataritza guneei dagokiena. Gune bakoitzak bere istorioa du, eta denek pertsonaia ezagunak auzoko bizitzarekin eta merkataritzarekin elkartzen dituzte, ‘Bilbao nire aukera Gabonetan’ goiburupean.
Gabonetako istorioak Bilbon eta bertako auzoetan
Horrela, bideoetan, Bilboko alkatea dendari gisa ikusi ahal izango dugu egun batez, kroketak salduz Alde Zaharreko denda ezagun bateko erakusleihoaren ostean; eta gertu dagoen optika batean Xabier Lapitz kazetariak betaurreko ezin hobeak aurkituko ditu. Loli Astoreka antzezlea eta Asier Sanz marrazkilari grafikoa harategian eta oilasko saltokian izango ditugu lanean Otxarkoagako Merkatuan, Gabonetako opariak trukatuz. Beste istorio batean, Gabonetako izpirituak oso-osorik hartuko du Joseba Agirre emakumeen Athletic taldeko entrenatzailea, Txurdinagako lora-denda batean emakume bati mesede bat egin ondoren.
Gurutze Beitia antzezlea eta Africa Baeta kazetaria dira beste bideo bateko protagonistak, saltzaile gisa arituz, bertatik igarotzen den jendearen harridurarako. Eta inguru berean, Kale Nagusiko gozotegi ezagun batean, Almudena Cacho kazetariak trufak erosten ditu, eta Dani Ruiz Bazan Athletic-eko jokalari ohia zerbitzari gisa arituko da bezero talde garrantzitsu batekin, gertu dagoen janari alemaniar jatetxe ezagun batean.
Iñaki Uranga abeslariak eta Begoña Beristain kazetariak topo egingo dute kasualitatez Erriberako Merkatuan erosketak egiten ari diren bitartean. Handik hurbil, Bilbo Zaharrean, neskato bat galdu duen peluxezko harztxoaren bila ari da, eta Rafa Alkorta Athletic-eko jokalari ohiak Gabonak alaituko dizkio.
Olentzerok ere hartuko du parte Santutxun girotutako bideo batean. Ikazkin magikoa, Unai Aizpuru Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko presidentea, atzera eta aurrera ibiliko da, opari bila. Auzokide batek liburu-denda batera hurbilduko du, eta harrituta geratuko da, erakusmahaiaren ostean Toti Martínez de Lezea idazlea egongo baita. Javier Conde atleta paralinpikoa, bere aldetik, Sarrikoko apainketa eta eskulan denda bateko jabea bilakatuko da kanpaina honetan, beste auzokide bat. Eta Errekalderaino hurbilduko dira auzo horretako fruta-denda batean girotutako bideoan parte hartuko duten Ibon Areso Bilboko Alkate ohia eta, zelan ez!, Kepa Junkera trikitilaria.
Joseba Etxeberria Athletic-eko jokalari ohia erosketak egiten ikusiko dugu Deustuko bonboi-denda batean; eta Maribel Salas antzezleak eta Dani Alvarez kazetariak Zorrotzako kafetegi batean utziko dituzte ahaztuta euren erosketak. Berreskuratuko al dituzte? Athletic-eko jokalari ohien beste hirukote bat, Aitor Ocio, Tiko eta Armando baloi batekin arituko da atzera eta aurrera Uribarriko hiri estiloko denda batean, eta Javi Salgado eta Borja Mendia Bilbao Basketeko jokalariak Bilbon ibiliko dira Gabonetako euren erosketak egiten. Aitor Elizegi bilbaoDendak plataformako presidenteak ere kameo bat egingo du, sukaldari gisa agertuz Basurtuko taberna batean, Floren Torrelledo kazetari nekaezinari arreta eskainiz.