'Gure izenean bai giza eskubideei, haien urratzea ez gure izenean'

uriola.eus 2017ko abe. 27a, 12:55

Rosa Rodero eta Ane Muguruza gaurko agerraldian

Ideologia eta atxekimendu politikoak alde batera utziz, urtarrilaren 13an Bilboko kaleetan egingo den manifestazioarekin bat egin dute indarkeri ezberdineko biktimek. Rosa Rodero ETAko biktimak eta Ane Muguruza GALeko biktimak egin dute irakurketa.

Gaur goizean, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean egindako agerraldian, Rosa Rodero ETAko biktimak eta Ane Muguruza GALeko biktimak irakurketa bat egin dute beraien babesa emanez urtarrilaren 13an egingo den manifestazio nazionalari. "Gure izenean bai giza eskubideei, haien urratzea ez gure izenean" leloarekin aurkeztu dute irakurritako idazkia.

Bertan, pertsonalki bultzatu nahi izan dute SARE Herritar Sareak antolatu duen manifestazioan parte hartzera. Jende guztiari eginiko deialdia dela azpimarratu dute, ideologia eta atxikimendu politikoak alde batera utziz. Bilboko kaleetatik elkarrekin ibiltzea, bakean, giza eskubideak, elkarbizitza eta konponbidea eskatzea dira horren oinarriak.

Rosa eta Ane Euskal herriak pairatu duen indarkeri desberdinen biktimak dira, lehen pertsonan bizi izan dutelako, beste edonork berdina pairatzea nahi ez dutela argi utzi dute agerraldian. "Ez dugu nahi gure izenean edo bortxakeriak sortarazi zigun sufrimendu izugarriaren ezienean inork gure minari ahots ipintzen saiatzea, gure herrian ehunka lagunek dagoeneko jasotako liskarra eta sufrimendua handiagotuz" irakurri dute agerraldian.

Hori dela eta, urtarrilaren 13an parte hartuko dute, beste kolektibo batzuk aurretik bat egin duten bezala. Biktimek ez dute nahi beraien izenean presoei ezta haien senideei eskubideak urratzen jarraitzea.  Adierazi dutenez, beraien mina ez da baretzen bortxakeria horren eragileei gorrotoan oinarria hartzen duen gartzela politikak sufriaraziz.

Euskal presoei azken hamarkadetan zehar ezarritako mendekuzko gartzela politikaren kontra aurkeztu dira. Familiagandik eta lagunengandik urruntzea, larri gaixorik dauden presoak gartzelan jarraitzea edota bizi osorako ezkutuko zigorrak ahalbideratzen dituen salbuespeneko legediaren kontra azaldu dira.

Hori dela eta, denontzako deialdia dela errepikatu dute, ideologien gainetik, giza eskubideen auzia delako, eta hori da biktimek berresten dutena. Beraz, manifestaziora joateko eta parte hartzeko gonbitea luzatu dute.