Alderdi Popularrak Bilbon urtarrilaren 13an egingo den giza eskubideen aldeko manifestazioan parte hartzea erabaki du. Alderdiak, beraien kideei baimena emango die manifestaziora joateko eta, horrez gain, ordezkaritza bialduko dutela aitortu dute.
Euskadiko Alderdi Popularreko bozeramaileak gaur goizean adierazi duenez, Katalunian eduki dituzten emaitzak ikusita, EAEn berdina gertatu daitekelakoan, estrategia politikoa aldatzea adostu zuten atzoko bileran. Estrategia horrekin, azken aldian, ez dituzte hauteskundeetan emaitzak hobetu, eta horreri buelta ematea da erabakiaren xedea.
Horregatik, datorren urtera begira, estrategia politiko aldatzea erabaki dute. Gaur egun, Eusko Legebiltzarrean, 9 eserleku dituzte. Datorren hauteskundeetan Ciudadanos lehian sartu daiteke, Popularren kalterako. Katalunian 4 eserleku bakarrik lortu dituzte, eta EAEn hori ekiditea da lortu nahi dutena politika aldaketa honekin.
Inuzente potente!
Txakurraren buztana tente!