Sarek, bihar goizean, euskal preso politikoen eskubideen aldeko bizikleta martxa antolatu du. Irteera, Arriagako Plazan izango da, eguerdiko 12:00etan. Hortik hasita, Bilbotik itzuli bat egingo dute, beraz, guztiontzako egindako bizikleta martxa izango da.
Sare, jendea mobilizatzen joango da urtarrilaren 13ko manifestazioari begira. Bihar, eguraldia lagun dutela, jendea animatzea espero dute. Ibilbidea laua izango da, eta Bilboko zenbait auzotik pasako da. Horregatik, deialdian parte hartzera gonbidapena luzatu dute.
Horrez gain, igandean, besti bi deialdi egin dituzte presoak etxeratzearen aldekoak direnak. Lehenegoa eguerdian izango da Basaurin. Bertan, Basauriko espetxearen aurrean, 12:00etan, elkarretaratze bat egingo dute. Bestea, berriz, arratsaldean izango da Santutxun. Herriko Tabernaren aurrean dagoen 6 Izar Plazan Brindisa antolatu dute.