Bilboko TAOko langileek greba egingo dute 2018. urteko lehenengo lan egunetik aurrera, alegia, gaurtik aurrera. Erabaki hau enpresak 7 langile kaleratu ostean adostu dute. Azken urteetan arazoak izan dituzte beraien enpresarekin, eta hartutako azken erabaki horrek, grebara bultzatu ditu langileak.
Izan ere, bost urte daramatzate enpresarekin hizketan hitzarmen berria izenpetu nahian, inolako erantzunik jaso gabe. Horrez gain, enpresak, 121.000€ko zigorretara heltzen diren 8 txosten ditu irekita, bere zerbitzuak eta betebeharrak ez egiteagatik.
Cygasak, berriz, langileak kaleratzeko arrazoia honek direla adierazi du: beraien lan orduetan beste gauzetan aritzen zirela, beraien lana alde batera utziz. Azaldu dutenez, detektibeak jarri zizkieten langileei lan egunetan zer egiten zuten jakiteko. Txosten horietan, langileak tabernetan Frantziako Tourra ikusten botatzen zutela arratsaldea jartzen omen zuen.
Langileen sindikatuaren bozeramaileak azaldu duenez, normala izan ohi da TAOko langileak tabernetan egotea, izan ere, komunera joan nahi badira, hori izaten da beraien aukera bakarra, horrek suposatzen duen kostuarekin. Horrez gain, kalean etengabe lan egitea eta dituzten lan baldintzak salatu ditu.
Gauzak horrela, eta langileak bere postuetara itzultzen ez badira, greba mugagabearekin hasiko dira. Horrez gain, zerbitzu minimoak beteko ez dituztela adostu zuten, beraz, gaurtik aurrera ez da inor egongo autoak TAO ordaindu duten ikusten.