'Athletic Clubeko jokalarien hiztegia' liburua aurkeztuko dute Elkar dendan

uriola.eus 2018ko urt. 2a, 10:30
Liburuaren argazkia

Gaur arratsaldean Athletic Clubeko jokalarien hiztegia liburua aurkeztuko dute Iparragirre kalean Elkar argitaletxeak duen dendan. Bertan, Angel Iturriaga idazlearekin batera Iribar eta Goikoetxea egongo dira.

Angel iturriagak idatzitako Athletic Clubeko jokalarien hiztegia liburua gaur aurkeztuko dute Iparragirre kalean Elkar argitaletxeak duen dendan. Bertan, idazlearekin batera, Athleticeko jokalariak izan diren Jose Angel Iribar eta Andoni Goikoetxea egongo dira.

Aurkezpena arratsaldeko 18:30ean hasiko da. Athletic Clubeko jokalarien hiztegiak Bilboko taldetik pasa diren jokalari guztien informazioa biltzen duen liburua da. Angel Iturriaga idazlea historialaria da, eta jokalari guztien informazioa bilatu du hainbat lekutan. Hori dana bilduz, eta ahal izan dituen argazkiak bilduz, denak liburu batean argitaratzea lortu du.

Jokalarien izenak, datak, irabazitako tituluak eta berain buruz lortutako informazio guztia biltzen duen proiektua da hau. Jokalari guztien hitzegia, alfabetikoki ordenatuta lehengo jokalaritik, azkenegora arte.