Bilboko kaleak larunbatean betetzeko deialdia egin dute

uriola.eus 2018ko urt. 12a, 13:00

Sare Herritarrak biharko antolatu dituen ekintzetan parte hartzeko deialdia egin dute hainbat euskal eragileek. Bilbon jendetza bilduko da eta arratsaldeko 17:30ean La Casillatik abiatuko den manifestazioa izango da egun horretako ekintzarik garrantzitsuena.

Honako hau da Sare Herritarrak biharko antolatu duen egitaraua:

11:00etan lehen deklarazioak La Bolsan.

11:30ean mahai ingurua izango da, La Bolsan: “gizarte zibilaren parte hartzea gatazka ezberdinen konponbidean”. Moderatzailea: Pili Kaltzada. Parte hartzaileak:

  • David Fernandez. Catalunya.
  • Mario H.Calixto. Colombia
  • Anaiz Funosa. Bakebidea
  • Joseba Azkarraga. SARE

Goizetik bestalde, Areatzako gunetik abiatu eta Bilboko alde zaharreko kaleetan zehar, txistulariak, trikitilariak, batukada eta Bilbo Kantari. Uneoro Areatzan jateko eta edateko aukera emango dute.

12:30.- Areatzako gunean, Porrotxen ikuskizuna egongo da. Umeentzako ikuskizuna izango da, eta emanaldiaren hasiera kartzelan dauden Xua, Haitz eta Izar txikientzako argazki herrikoi bat ateratzeko baliatuko dugu.

13:30.- Areatzan ere, Bertso saioa: Oihana Bartra; Miren Amuriza; Beñat Gaztelumendi eta Amets Arzallus bertsolariekin.

15:00.- Kepa Junkera eta Sorginak.

16:30.- La Casillarantz abiatuko dira, 17:30ean hasiera emango baitzaio manifestazioari. Eta amaitu bezain laster, Areatzan berriro ere bi kontzertuz gozatzeko aukera izango da: “Anita Parker” eta Tximeleta.

17:30.- Manifestazioa. La Casillatik hasita, ohiko ibilbidea egin ondoren Bilboko Udaletxean amaituko da.

19:45.- Kontzertuak Karpan. Anita Parker eta Tximeleta

Antolakuntzan 600 bolondres baino gehiago arituko dira. Aurreko urteetan bezala, diru laguntza biltzen petodun bolondresak egongo dira; petoak horiak eta SAREren logoa daramatenak izango dira, eta eramango dituzten poltsak beltzak, izendatuak, eta logo berbera dutenak izango dira. Jasotako diru laguntza mobilizazio honen gastuei aurre egiteko erabiliko dute.

[2018-01-11] SAREren Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egin die LABek euskal langileei

[2018-01-10] Sarek larunbateko ekintzen egitaraua aurkeztu du

[2018-01-03] Gurasoak espetxean duten seme-alabek, urtarrilaren 13ko manifestazioarekin bat egin dute