Challenge eta Champions Cup txapelketen zerumugan Bilbo dagoela, hasi da azken fasea

uriola.eus 2018ko urt. 22a, 10:00
European Professional Club Rugby

Multzoen fase zirraragarri baten ostean, non berdintasuna jaun eta jabe izan den azken jardunaldira arte, dagoeneko ezagutzen ditugu Challenge eta Champions Cup txapelketen final laurdenetan izango diren zortzi taldeak, maiatzaren 11n eta 12an Bilbon jokatuko diren finaletara iristeko gogor lehiatuko direnak. Bi txapelketak hasi zituzten 40 taldeetatik hamasei baino ez dira gelditzen San Mameseko txapeldunen kopa altxatzeko norgehiagokan.

Champions Cup

Ezustekoz jositako azken jardunaldiaren ostean, non hamahiru talde lehiatu ziren final laurdenetarako azken zazpi txartelak lortzeko, hauek izan ziren multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuak: 1. multzoko La Rochelle, 2. multzoko garailea ASM Clermont Auvergne, 3. multzoko Leinster Rugby, laugarren multzoko Munster Rugby eta 5. multzoko liderra Scarlets. Bestalde, RC Toulon, Racing 92 eta Saracens taldeek bigarren sailkatu onenak izatea lortu zuten.

Martxoaren azken asteburuan (martxoaren 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean) jokatuko diren norgehiagokak, beraz, honelaxe geratuko dira:

 

  • Leinster Rugby Vs Saracens

  • Scarlets Vs La Rochelle

  • Munster Rugby Vs RC Toulon

  • ASM Clermont Auvergne Vs Racing 92

 

Challenge Cup

Callenge Cup txapelketari dagokionez, azken jardunaldia lasaiagoa izan zen; izan ere, bigarren sailkatu onenentzako azken bi plazak baino ez zeuden jokoan. Multzoko lehenengo sailkatu gisa, ondokoek lortu zuten multzoko final

laurdenetan sailkatzea: 1. multzoan Newcastle Falcons, 2. multzoan Cardiff Blues, 3. multzoan Pau nagusitu zen, 4. Multzoan Edinbugh Rugby eta 5. multzoan Connacht Rugby gailendu zen. Gloucester Rugby, Brive eta Stade Français Paris taldeek play offetako lehenengo txanda osatu, eta bigarren sailkatu onenak izatea lortu zuten.

Martxoaren azken asteburuan (martxoaren 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean) jokatuko diren norgehiagokak, hortaz, honelaxe geratuko dira:

 

  • Pau Vs Stade Français Paris

  • Edinbugh Rugby Vs Cardiff Blues

  • Connacht Rugby Vs Gloucester Rugby

  • Newcastle Falcons Vs Brive

 

[2017-04-03] 2018ko Errugbiko Txapeldunen Kopako finala San Mamesen jokatuko da

[2017-04-06] Aukera paregabea, erronka handia