Hainbat gai jorratuko dituzte bost saiotan, besteak beste, "okupazio bat burutzeko eman beharreko pausoak edota gune autogestionatu baten beharrezko diren erramintak". Errondokon, Karmelan, 7Katun eta Bilbo Zaharreko Kultur Etxean egingo dituzte topaketak. Deustuko Gazte Lokalean azkenik ez, bertako kideek ez baitzekiten zein egoeran egongo ziren Udalaren utzarazte agindua dela eta.
Lau guneak desberdinak badira ere badituzte elementu komunak. "Laster desalojatuak izan daitezke", Gazte Asanbladen Sareko (GAS) kide baten esanetan. "Denok gaude berdintsu".
Karmelak, esaterako, hainbat alditan Bilboko Udaleko ordezkariekin bildu eta gero, utzarazteko agindua jaso dezake epe laburrean. "Udalak maneiatzen gaitu", diote GASetik. Lauren artean, egun 7Katu da egoera lasaiena bizi duena, "duela zenbait urte arriskuan egon eta gero".
Okupazio mugimenduaren inguruan hausnarketa egin eta zabaldu nahi dute GASeko kideek Okutour deitu dioten egitasmoarekin. Izan ere, "uneoro mehatxatuta" sentitzen dira, eta egoera horrek ez die uzten patxadaz euren ideiak lantzen. Horregatik erabaki dute Bilboko Okupazio Mugimenduak eta Gazte Asanbladek bat egitea bilbotarren parte-hartzearekin hausnarketa kolektiboa egiteko eta partekatzeko. "Polita da denon artean egin ahal izatea", diote antolatzaileek.
Okutourra
Otsailak 3: Preokupa, Errondoko auzo etxean.
Otsailak 24: Azpiegtura, Karmelan.
Martxoak 17: Autogestioaz ikasi, 7Katun.
Apirilak 17: Erresistentzia, Bilbo Zaharreko Kultur Etxean.
Apirilak 27-28: Hausnartzen, 7Katun.
[2017-10-13] Okupazioa, autogestioa eta erresistentziaren aldeko mezua zabalduko dute larunbatean
[2017-10-05] Okupazio mugimenduaren aldeko manifestazio nazionala
[2017-03-10] Gazte Asanbladen Sarea aurkeztuko dute bihar 7Katun