Goizeko 10:00etan abiatu da Zabalburu plazatik bulegoetako langileen manifestazioa. Beste aldetik, ordu berean, kotxe-karabana egin dute Zamudioko Parke Teknologikoan. Bi manifestazioak Arriaga Plazan bilduko dira, eguerdian, denak batera manifestazio nagusiarekin jarraitzeko.
Izan ere, egun osoko greba izango da gaurkoa. 12:00etan, mobilizazio biak batzen direnean, manifestazio nagusia egingo dute Arriaga plazatik hasita, CEBEK patronalaren egoitzaraino, Kale Nagusiaren 50ean. Amaieran, idatzi bat irakurriko dute.
ELA, LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatuek Bizkaiko bulego eta langelen hitzarmenak eragiten dien sektoreak izan dira gaur kalera irten direnak. Sindikatuen helburua hitzarmenaren negoziazioari bultzada ematea da, langileen soldatak eta lan-baldintzak hobetzeko.