Adierazpen askatasunaren aldeko hitzorduak dira. Estatuko 15 bat hiri eta herritan eginiko deialdiak. Bilbon, Hernanin eta Iruñean, besteak beste, #KallaLaBoca eta #OpFreeSpeech lelopean. Deitzaileen artean hainbat kolektibo daude, tartean, AllFreeDom plataforma, Herritarren Kriminalizazioaren aurkako Plataforma, Sare Antifaxista, CGT sindikatua, Hernaniko IA edota Armiarma operazioko auziperatuen absoluzioaren aldeko plataforma.
Ugari dira deialdiari atxikimendua adierazi dioten kolektiboak. Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat Koordinadora Antimilitarista, Berri-Otxoak, SOS Racismo, Asociación Trabajadoras del Hogar de Bizkaia, PAH-Kaleratzerik EZ Bizkaia, RGI Santurtzi, Danok Lan (Galdakao), Baitz Basauri! eta Argitan, besteak besre.
Informazioa, iritzia edota sormen-lana zabaltzeagatik artista, umoregile, kazetari edota txiolarien aurkako "jazarpena" aldi berean salatzea dute helburu gaurko elkarretaratzeek. Pablo Hasel, La Insurgencia, Valtonyc, Alfredo Remirez edota Julen Ibarrolak jasandako Estatu espainiarraren "etengabeko erasoa" errefusatzea, hain zuzen ere.
Estatutik kanpo, hamar bat elkarretaratze egitekoak dira, Dublinen eta Buenos Airesen, besteak beste; gehientsuenak, tokian tokiko Espainiako enbaxadaren aurrean.
#KallaLaBoca #OpFreeSpeech