Greba feminista antolatzeko asanblada egingo dute

uriola.eus 2018ko ots. 16a, 08:11

Martxoaren 8ko Emakumeok planto greba deialdia antolatzeko asanblada irekia egingo dute bihar La Bolsan. Lantalde desberdinetan parte hartzeko aukera zabalik dago, besteak beste, greba egunean antolatuko diren ekintzen ardura hartzeko. 

Iaz Latinoamerikako hainbat hiriburutan antolatu zen grebari eta Euskal Herrian modu apalean burutu zen plantoari jarraipena ematea du aurten erronka mugimendu feministak. Lau arlo nagusi izango ditu Martxoaren 8ko grebak: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. 

Euskal Herriko mugimendu feministatik zabaldu duten mezua argia da: "Guztiok gelditzen bagara, sistema geratuko dugu".

Egunaren nondik norakoak zehazteko asanbladak antolatu dituzte hainbat hiritan. Bilbon, larunbatean greba antolatzeko asanblada egingo dute 10:30ean Pelota kaleko La Bolsa eraikinean. Bilera irekia izango da. Zentzu horretan, Bilboko emakumeak parte hartzera eta ekarpenak egitera animatu dituzte mugimendu feministako kideek.

 

[2018-02-07] Euskal Herriko gehiengo sindikalak ere bat egin du martxoaren 8ko emakume grebarekin

[2018-02-02] Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8an greba egitera deitu du