Foster's Hollywoodek zortzi langile kaleratu dituela salatzeko protesta

Erabiltzailearen aurpegia Topatu.eus 2018ko ots. 22a, 10:01

Eraginek salatu duenez, lan baldintza kaskarretan aritu dira bertako langileak: "Ez zaie zor zaiena ordaindu, tratu umiliagarria, aldi baterako kontratu faltsuak...". 14:30ean elkartuko dira Kale Nagusiko Foster's Hollywooden aurrean.

Multinazionalak zortzi langile kaleratu dituela salatu du Eraginek, baina aurretik ere lan baldintza kaskarretan ari zirela: kontratuan jarritakoa baino ordu gehiago lanean, "tratu umiliagarria" jasanez eta ordaindu beharko litzaiekeenaren azpitik kobratuta. 

Hori dela eta, kaleratutako langileek elkarretaratzea deitu dute iganderako Bilboko Kale Nagusiko Foster's Hollywoden aurrean: 14:30ean elkartuko dira. Eraginek atxikimendua eman dio mobilizazioari.