M8 greba egunaren aurretik hainbat ekintza antolatu dituzte

uriola.eus 2018ko mar. 1a, 10:41

Martxoaren 8an emakumeen greba heldu aurretik hainbat ekintza prestatu dituzte greba eguna antolatzeko eta zabalpena emateko. Gaurtik aurrera hasiko dira grebari zabalpena ematen.

Martxoaren 8an emakumeek plato! egingo dute. Grebak babes handia jaso du, eta horrekin jarraituko dute ekintzan jende gehien parte hartu dezan. Horretarako hainbat ekintza desberdin prestatu dituzte grebari zabalpena emateko eta greba egunaren aurretik girotzen joateko. Horretarako performaceak, flashmobak edota AgitAkzioak egingo dituzte.

Izan ere, aste bat gelditzen da greba egunerako eta egun guztietarako zerbait prestatu dute. Gaur bertan hasiko dira ospitaleetan eta anbulategietan grebari zabalpena ematen. Galdakaoko ospitalean, Basurtuko ospitalean eta Areilza Doktorea, Etxaniz suhiltzailea eta Iparralde anbulategietan bilduko dira goiz honetan informazioa ematen.

Martxoaren 3an, azkenengo larunbatetan egin duten bezala, Pelota kaleko Ekoetxean batzartuko dira goizeko 10:30ean. Batzar honek irekiak dira eta guztien parte hartzea eskertzen da. Batzarra amaitzen denean Erriberako Merkatura mugituko dira eta bertan informazio banaketa egingo dute.

Igandean, berriz, performace bat egingo dute. Munduko emakumeen egoitzan izango da, Fika kaleko 5. zenbakian, eguerdian. Parte hartzeko beltzez jantzita, besoko morearekin eta ileordearekin joatea eskatu dute. Astelehenean Flashmobaren unea izango da. Gaueko 20:00etan egingo dute Alde Zaharreko Unamuno plazan, eta lehen aipatutako janzkerarekin agertzea eskatu dute berriro.

Greba aurreko bi egunetan greba giroa bermateko ekintzak egingo dituzte. Elkarretaratzeen eta AgitAkzioaren txanda izango da. Ekintza guzti hauetan parte hartzeko deialdia luzatu dute eta ahal den emakume gehien biltzea da antolatzaileen nahia.

[2018-03-01] Euskal Herriko emakumeok* planto!

[2018-02-07] Euskal Herriko gehiengo sindikalak ere bat egin du martxoaren 8ko emakume grebarekin

[2018-02-02] Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8an greba egitera deitu du